81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARINDAO

Soberako lurzati deklaratzeko espedientea. Hasierako onespena

Barindaoko Kontzejuko Batzarrak, 2012ko martxoaren 10ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 26,25 m²-ko lur puska bat soberako lurzati deklaratzea; iparraldean 3. poligonoko 117. lurzatiarekin egiten du muga, Ainara Gallego Ruiz de Galarretarena baita; hegoaldean 3. poligonoko 290. lurzatiarekin; eta eskialdean eta mendebaldean kalearekin edo eremu publikoarekin.

Soberako lurzatiaren deklarazioak eta horrekin heldu den kalifikazio juridikoaren aldaketak helburu jakina dute: lurra jabe mugakideari esleitzea eta, horrela, sortu den hirigintzako arauz kanpoko egoera legeztatu ahal izatea, EEZB hirigintzako udal aholkularitzak emandako txostenarekin bat.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuko iragarki oholean iragarkia paratuta, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Barindaon, 2012ko apirilaren 10ean.-Kontzejuko burua, Martín José López de Zubiría San Martín.

Iragarkiaren kodea: L1205925