81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Aldaketa puntuala Etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Aiegiko Udalak, 2011ko urriaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea Prezio publikoa kargatzeko gero eta gehiagorako eskalan, Udalaren etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantzaren 9. artikuluan agertzen baita. Hura 2012ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ean.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu aipatu ordenantza horren aldaketaren edukiaren aurka.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da, erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez bada.

Horrenbertzez, bidezko da ordenantza horren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Etxeko laguntza zerbitzuaren ordenantzako Prezio publikoa kargatzeko gero eta gehiagorako eskalak indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu eta biharamunean.

Aiegin, 2012ko apirilaren 2an.-Alkate udalburua, Luis Araiz Astráin.

ALDAKETA PUNTUALA UDALAREN ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAN

Udalaren etxeko laguntza zerbitzuaren erabiltzaileendako, Aiegiko Udalak onetsi duen prezio publiko berria honela gelditu da:

ERRENTA MAILAREN TARTEAK

TARIFAREN ESKALA

PCEG (per capita errenta garbia) < OAEAP

0,05 ordu bakoitzaren prezio publikoarena

OAEAP < PCEG > %105 OAEAP

0,10 ordu bakoitzaren prezio publikoarena

%105 OAEAP < PCEG > %120 OAEAP

2 euroko tarifa ordu bakoitzeko

%120 OAEAP < PCEG > %135 OAEAP

3 euroko tarifa ordu bakoitzeko

%135 OAEAP < PCEG > %150 OAEAP

4 euroko tarifa ordu bakoitzeko

%150 OAEAP < PCEG > %165 OAEAP

5 euroko tarifa ordu bakoitzeko

%165 OAEAP < PCEG > %180 OAEAP

6 euroko tarifa ordu bakoitzeko

%180 OAEAP < PCEG > %195 OAEAP

7 euroko tarifa ordu bakoitzeko

PCEG > %195 OAEAP

8 euroko tarifa ordu bakoitzeko

Iragarkiaren kodea: L1205262