81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARITZALA

San Humberto ehiza barrutia eratzeko proiektua

Aritzalako Kontzejuak herrian ehiza barrutia eratzeko proiektua sustatu du, Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa aplikatzeko. Argitaratzen da eta adierazten, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ehiza barrutia eratzeko aipatu proiektua jendaurrean egonen dela Kontzejuaren bulegoetan, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko; ez badute ezer adierazten, ulertuko da sartzeko baimena ematen dutela.

Barrutian sartu beharreko mugapea: Aritzala, Aritzaleta, Ugar, Hiriberri eta Zabal.

Aritzalan (Deierri), 2012ko apirilaren 16an.-Alkatea, Fernando Erdozain Senosiain.

Iragarkiaren kodea: L1205939