81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Oibarko 7. poligonoko 457. lurzatian, Río Lorte karrikako 2an, M.ª José eta María Soledad Imirizaldu Garraldak sustatu duten xehetasun azterlana. Behin betiko onespena. Erantzuna M.ª Luisa Martínez Gilen alegazioari

Oibarko Udalak, 2011ko abenduaren 20ko ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Oibarko 7. poligonoko 457. lurzatian, Río Lorte karrikako 2an, M.ª José eta María Soledad Imirizaldu Garraldak sustatu duten xehetasun azterlana. Xedea da bolumen eraikigarria handitzea 2 etxebizitza eraikitzeko eta etxebizitza bakoitzeko aparkatzeko toki bat kokatzeko, eta gisa horretara beteko dira hirigintzako araudian ezarritako determinazioak: Oibarko Hirigintza Plana, 29. artikuluaren 3. puntuko 3. atalean, eta 48. artikuluan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egon zen hogei egunean, Herriko Etxeko iragarki oholean, 2012ko 10. Nafarroako Aldizkarian argitaratuta urtarrilaren 16an, baita 2012ko abenduaren 23ko Diario de Noticiasen ere, eta inguruko jabeei horren berri eman zitzaien. M.ª Luisa Martínez Gilek alegazioa aurkeztu zuen tenorez eta moduz.

2011ko abenduaren 20an, udal arkitektoak txostena luzatu zuen; horren arabera, bidezkoa zen espedientea hasiera batean onestea; orobat, determinazio batzuk ezarri ziren, behin betikoz onesteko jaso behar zirenak.

2012ko otsailaren 15ean, udal arkitektoak María Luisa Martínez Gilek aurkeztutako alegazioari erantzuteko txostena prestatu zuen, eta xehetasun azterlanari dagokionez, haren ustez bidezkoa da espedientea behin betikoz onestea, baina hura Nafarroako Aldizkari Ofizialera igorri aitzin testu bategina aurkeztu beharko da, txostenaren determinazioak bilduko dituena. Horiek horrela, Udalbatzak, 7 zinegotziak bat etorririk, erabaki du:

1. Behin betikoz onestea Oibarko 7. poligonoko 457. lurzatian, Río Lorte karrikako 2an, M.ª José eta María Soledad Imirizaldu Garraldak sustatu duten xehetasun azterlana. Xedea da bolumen eraikigarria handitzea 2 etxebizitza eraikitzeko eta etxebizitza bakoitzeko aparkatzeko toki bat kokatzeko, eta orobat fatxaden konposizioari buruz proposamena egitea. Indarra har dezan espedientea Aldizkari Ofizialera igortzeko baldintza izanen da testu bategina aurkeztea, alderdi hauek agertzen dituena:

A) Eraikinaren muga definitzen duten lerrokadurek egungo fatxadei eta barne patioei baizik ez diete erreferentzia eginen; testu bateginean bere horretan utziko dira hasieran onetsitako kotak.

B) Testu bateginean berariaz adieraziko da egun diren argi zor eta eta eskubide guztiak errespetatuko direla, baita belena ere (salbu eta justifikatzen bada haren jabetza eta haren gainean zorrik ez dagoela).

C) Adierazi eta marraztu beharko da lehenbiziko bi solairuek harri naturaleko fatxada izanen dutela eta egungo sarbideak errespetatuko direla, horiek desmuntatuz eta berriz ere muntatuz.

D) Teilatu-hegalaren definizioa +8,79 kota da, karrikatik neurtua eraikinaren izkinatik teilatu-hegaleko harburuen kota goreneraino.

E) Estalkiaren gailurraren kota ez da 2,50m baino gehiago aterako bigarren solairuko sabaiko forjatuaren gailurretik.

F) Zuzenduko dira bolumena %20 baino gutiago handitzeko kalkuluak.

2. M. Luisa Martínez Gili igortzea udal arkitektoaren 2012ko otsailaren 15eko txostena, bere alegazioari erantzuna ematen diona.

3. Xehetasun azterlanak indarra hartzeko baldintza izatea testu bategina aurkeztea eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Erabaki hau sustatzaileei igortzea eta kopia eginbidetua bidaltzea Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluetan 81.1 artikuluei dagokienez xedatuari jarraikiz.

Oibarren, 2012ko apirilaren 3an.-Alkatea, Pedro Lanas Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L1205253