81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

GASTEIZKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 4/2012 betearazpena

Jesús Sevillano Hernández jaunak, Gasteizko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Javier Asensio Hernández, Antonio Fernando Campos Gomes Teixeira, Benjamin Cantorna Alvarez, Federico Daniel Magalahaes Ribeiro, Samuel Feliz Magalhaes Ferreira, Joao Fernando Moreira Lourenco, Albertino Nuno Moreira Marques, Carlos Emanuel Pereira De Sousa, Antonio Pinto Da Silva, Avelino Carlos Pinto Pereira, Goncalo Nuno Santos Veira eta Ricardo Jorge Soares Da Fonseca jaunek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Sesma Martínez S.L.U.ren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 4/2012 betearazpen-piezaren autoen barrenean, honako hau eman da:

152/2012 dekretua.

Dekretua eman duen idazkari judiziala: Jesus Sevillano Hernandez jauna.

Gasteizen, 2012ko martxoaren 5ean.

Xedapen zatia

Jarduketa hauen ondorioetarako (4/12 Ebazpena), 24.680,74 euroko printzipala gehi interes eta kostuetarako kalkulatutako 4.936,14 euroak ordaintzeko kaudimengabe deklaratzen da, oraingoz, Sesma Martinez S.L.U zorduna, ezertan galarazi gabe ordaindu gabe dagoen zorrari geroago aurre egitea, horretarako ondasun gehiago aurkitzen bazaio.

Kaudimengabezia-deklarazioa irmo bihurturik, dagokion erregistroan jaso bedi (LJLaren 276.5 artikulua) eta artxiba bitez behin-behinekoz jarduketak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Soldatak Bermatzeko Funtsari.

Aurkaratzeko bidea: berrikusteko errekurtsoa aurkezten ahal da bulego judizialean, epaileari zuzendua, jakinarazi eta ondoko hiru egun balioduneko epean, idatziz; ebazpenean egin den arau-haustea azaldu behar da (LJLaren 188. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiak).

Errekurtsoa jarri ahal izateko 25 euroko gordailua egin behar da. Bestela errekurtsoa ez da tramitatzeko onartuko. Epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan sartu behar da diru kopuru hori, eta sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egin beharretik salbuetsita daude sindikatuak, doako laguntza juridikorako eskubidea dutenak, Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunak edo langileak, Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Hori dekretatu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Sesma Martínez S.L.U.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Gasteizen, 2012ko martxoaren 5ean.-Idazkari judiziala, Jesús Sevillano Hernández.

Iragarkiaren kodea: J1204001