81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

477/2011 falta-judizioa

Aida Gonzalez Arcek, Tafallako eta bere barrutiko Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen du: epaitegi honetan 477/2011 falta-judizioa bideratzen ari da eta horren gaineko epaia eman da. Hona hemen epaiaren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

"2012ko 40. epaia.

Tafallan, 2012ko martxoaren 7an.

Nik, María Luisa Bustillo Gandarillasek, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaileak, Nadezna Grishinaren eta Ionut Adrian Stanciuren aurka, lesio eta irain falta bana dela-eta, bideratu diren falta-judizioaren eta hitzezko judizioaren autoak aztertu ditut. Horrenestez, bidezkoa da ondoko epaia ematea:

Epaitza

Nadezna Grishina eta Ionut Adrian Stanciu absolbitu egiten ditut leporatu zitzaizkien faltetatik, adierazpen guztiak aldekoak direla. Halaber, auzialdi honetako kostuak ofizioz ordaindu behar direla deklaratzen dut.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta adieraz bekie legezko eran haren kontra apelazio-errekurtsoa jar dezaketela, epaitegi honi zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik bost eguneko epean.

Egin bedi ebazpen honen lekukotza autoei eransteko eta eraman bedi jatorrizkoa epaien liburura.

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dut."

Eta jasota geldi dadin eta Ionut Adrian Stanciuri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, hau egin eta sinatzen dut.

Tafallan, 2012ko martxoaren 8an.-Idazkari judiziala, Aida Gonzalez Arce.

Iragarkiaren kodea: J1204194