81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

651/2012 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 118/2012 prozedura arruntari dagokion administrazio-espedientea Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzen duena. Espedientea Farmaindustriak (Asociación Nacional Empresarial de la Industria Farmacéutica) jarritako errekurtsoari dagokio.

Farmaindustriak (Asociación Nacional Empresarial de la Industria Farmacéutica) administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen, Administrazioarekiko auzien 1. Epaitegian, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 30ean emandako 1936/2011 Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan botikak printzipio aktiboz eta osasun produktuak izen generikoz agintzeko derrigorrez bete beharreko jarraibideak eman ziren.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Farmaindustriak (Asociación Nacional Empresarial de la Industria Farmacéutica) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 30ean emandako 1936/2011 Ebazpenaren kontra jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio espedientea Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzea. Ebazpen horren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan botikak printzipio aktiboz eta osasun produktuak izen generikoz agintzeko derrigorrez bete beharreko jarraibideak eman ziren.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta aurkaratutako ebazpenaren ondorioz eskubideren bat bereganatu dutenak edo dezaketenak eta ebazpena bere hartan mantentzeko zuzeneko interesa duten guztiak epatzea, epaitegi horretan demandatu gisa agertu ahal daitezen, jakinarazi eta biharamunetik bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laguntza Juridikoaren Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko apirilaren 10ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Ángel Sanz Barea.

Iragarkiaren kodea: F1206039