60. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Erroibarko udalaren ikasketetarako diru-laguntzak arautzen dituen ordenantzaren behin betiko onespena

Erroibarko Udalak 2011ko abenduaren 21ean egin bilkuran Erroibarko Udalaren Ikasketetarako diru-laguntzak arautzen dituen Ordenantza hasiera batean onetsi zuen (2012ko urtarrilaren 17ko 11. NAOn argitaratua).

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsi da eta ordenantza osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen hartan, xedatutakoari jarraikiz.

"II.-B) Lehen Hezkuntza. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehenengo Zikloa. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Bigarren Zikloa.

Idatz-zati honetan Hasierako Lanbide-Prestakuntza Programak (PCPI) eta Lanbide Heziketako goi mailako zikloetan sartzeko proba prestatzeko ikasketak (Hezkuntza Orientabideko zentroetan eginak) sartzen dira.

Gutxieneko laguntza 300,51 eurokoa izango da; ikas maila osoa gainditzen duten ikasleek 601,01 euro jasoko dute eta ikasgai 1 edo 2 gainditzen ez dutenek 450,76 euro. Ikas maila bat urte bat baino gehiagotan gainditzen dutenek ezingo dute maila urte bakarrean gainditzen dutenek baino dirulaguntza gehiago jaso.

II.-F) Eskola garraioa.

Laguntza hauek udalerritik kanpo egunero joan etorria egiten duten derrigorrezkoak ez diren irakaskuntza arautuko ikasleek jasoko dituzte.

Zenbatekoa sortutako gastuaren %25 izango da, ikasle bakoitzeko 600 euro gehienez ere.

Gastua kalkulatzeko egindako kilometro kopurua udal langileen hitzarmenean ezarritako kilometroko prezioarekin biderkatuko da.

Interesatuek eskaera udalari egingo diote ikasketentzako laguntzak eskatzeko ordenantza honetan ezarritako epe berberean eta honako datuak aipatuz:

-Desplazamendua nondik hasi eta noraino egiten den eta kilometroko distantzia, joan-etorria sartuz.

-Egindako bidai kopurua.

-Ibilgailua partekatzen den edo ez esatea.

-Eskatutako laguntzari dagozkion ikasketen klaseetara joan izanaren ziurtagiria.

Garraioarentzako dirulaguntzak ikasketentzakoak emaitzengatik zein ikasketen iraupenarengatik murriztuak izan daitezkeen era berean murriztu ahalko dira.

Hirugarrenek eskola garraioa ez den arrazoiengatik egingo dituzten joan-etorriak aprobetxatuz egiten diren desplazamenduak ezingo dira diruz lagundu.

Erroibarren, 2012ko otsailaren 27an.-Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1204442