55. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

64/2012 FORU AGINDUA, otsailaren 10ekoa, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak emana, abeltzaintzako ustiategientzako maileguen interesen hobarirako laguntzen deialdia 2012ra aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateari aplikatu beharreko aurrekontu-egonkortasunaren gaineko araudiarekin bat, Nafarroako Gobernuak, 2011ko irailaren 7ko Erabakiaren bidez, 2011. ekitaldirako beste gastu muga bat ezarri du, aurrekontu-egonkortasunaren helburua betetzen dela bermatzeko.

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak azaroaren 25ean emandako 261/2011 Foru Aginduaren bidez, abeltzaintzako ustiategientzako maileguen interesen hobarirako laguntzen deialdia 100.000 euro murriztu zen eta, hala, aurrekontuko kontu-sailean 50.000 euro gelditu ziren.

Horren ondoren, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 25eko 172/2011 Foru Aginduaren bidez, 2011ko aurrekontua itxi eta likidatu zen, 2011ko ekitaldiari egozten ahal zitzaizkion gastu konpromiso berriak eten ziren eta deialdia 2012ra aldatu zen.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Abeltzaintzako ustiategientzako maileguen interesen hobarirako laguntzen deialdia, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariaren uztailaren 27ko 30/2011 Foru Aginduaren bidez onetsia, 2012ra aldatzea, 42.138,85 euroko zenbatekoarekin. 2011ko gastuen aurrekontuko "Abeltzaintzako ustiategien maileguen interes puntuetarako diru-laguntza" izeneko 711001-71310-4700-412209 kontu-sailaren parean 2012ko gastuen aurrekontuan ezartzen den kontu-sailaren kargura izanen da. Deialdiaren gainerakoa indarrik gabe geldituko da.

2. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2012ko otsailaren 10ean.-Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

Iragarkiaren kodea: F1202578