55. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 141/2009 betearazpena

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: José Ángel Crespo Pérezek, Lamine Magasak, Juan José García Fierrok, José Joaquín Mendinueta Bacaicoak, Belen Usechi Carnicerrek eta María Idoya Flores Razquinek eskaturik lan arloko epaitegi honetan Construcciones Juan Bautista Flores Sociedad Anónimaren aurka bideratzen ari den 141/2009 betearazpen-prozesuan, gaur emandako ebazpenean erabaki dut enkante publikoan saltzea ondoko zerrendan, tasazio-prezioa finkatuta, ageri diren finka enbargatuak, Agoizko 1. Jabetza Erregistroan inkribaturik daudenak, alderdi demandatuarenak baitira. Ondasun bakoitza lote bat da.

Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa:

1. lotea: 41225. finka: aparkatzeko 50. lekua, Sarrigurengo bizitegitarako eremuko 5-1 lurzatian dagoen eraikineko 2. sotoan dagoena; azalera erabilgarria 27,7 metro koadrokoa da. Idufir: 31001001160915. 16.000,00 euroan baloratu da.

2. lotea: 41227. finka: aparkatzeko 51. lekua, Sarrigurengo bizitegitarako eremuko 5-1 lurzatian dagoen eraikineko 2. sotoan dagoena; azalera erabilgarria 27,7 metro koadrokoa da. Idufir: 31001001160922. 16.000,00 euroan baloratu da.

3. lotea: 41229. finka: aparkatzeko 52. lekua, Sarrigurengo bizitegitarako eremuko 5-1 lurzatian dagoen eraikineko 2. sotoan dagoena; azalera erabilgarria 27,7 metro koadrokoa da. Idufir: 31001001160939. 16.000,00 euroan baloratu da.

4. lotea: 41235. finka: aparkatzeko 63. lekua, Sarrigurengo bizitegitarako eremuko 5-1 lurzatian dagoen eraikineko 2. sotoan dagoena; azalera erabilgarria 27,7 metro koadrokoa da. Idufir: 31001001160960. 16.000,00 euroan baloratu da.

5. lotea: 41239. finka: aparkatzeko 67. lekua, Sarrigurengo bizitegitarako eremuko 5-1 lurzatian dagoen eraikineko 2. sotoan dagoena; azalera erabilgarria 27,7 metro koadrokoa da. Idufir: 31001001160984. 16.000,00 euroan baloratu da.

6. lotea: 41247. finka: aparkatzeko 76. lekua, Sarrigurengo bizitegitarako eremuko 5-1 lurzatian dagoen eraikineko 2. sotoan dagoena; azalera erabilgarria 27,7 metro koadrokoa da. Idufir: 31001001161028. 16.000,00 euroan baloratu da.

7. lotea: 41249. finka: aparkatzeko 77. lekua, Sarrigurengo bizitegitarako eremuko 5-1 lurzatian dagoen eraikineko 2. sotoan dagoena; azalera erabilgarria 27,7 metro koadrokoa da. Idufir: 31001001161035. 16.000,00 euroan baloratu da.

8. lotea: 41251. finka: aparkatzeko 80. lekua, Sarrigurengo bizitegitarako eremuko 5-1 lurzatian dagoen eraikineko 2. sotoan dagoena; azalera erabilgarria 27,7 metro koadrokoa da. Idufir: 31001001161042. 16.000,00 euroan baloratu da.

9. lotea: 41253. finka: aparkatzeko 82. lekua, Sarrigurengo bizitegitarako eremuko 5-1 lurzatian dagoen eraikineko 2. sotoan dagoena; azalera erabilgarria 27,7 metro koadrokoa da. Idufir: 31001001161059. 16.000,00 euroan baloratu da.

Enkantea egiteko baldintzak:

Enkantea epaitegi honetan eginen da, Iruñean (San Roke kalea z.g., lehen solairua), 2012ko apirilaren 20an, goizeko 10:15ean, 103. judizio-aretoan (lehen solairua).

Ezinbesteko arrazoiengatik bertan behera uzten bada, hurrengo egun baliodunean eginen da, ordu berean eta toki berean.

Enkantea egiteko baldintza hauek bete behar dira:

Lehenbizikoa.-Errematea egin aurretik zordunak bere ondasunak askatu ahal izanen ditu, printzipala, interesak eta kostuak ordainduz.

Bigarrena.-Lizitatzaileek beren nortasuna behar bezala frogatu beharko dute, enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adierazi, eta epaitegi honen gordailu eta kontsignazioen 0030 1846 42 0005001274 kontuan, 3160.0000.64.0141.09 prozeduraren erreferentzia jarriz, enkanteko ondasunen tasazio-balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da diru-sarreraren gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluaren 1. idatz-zatian xedatutakoarekin bat, enkantean parte hartzeko jarritako diru kopuruak, erremategilearena izan ezik, itzuli eginen dira enkantea bukatu ondoren.

Hirugarrena.-Iragarki hau argitaratzen denetik enkantea egin arte, posturak idatziz aurkezten ahalko dira gutun-azal itxian. Horren barnean erantsi beharko dira posturagilearen behar adinako identifikazioa, enkantearen baldintzak ezagutzen dituelako adierazpena eta aurreko baldintzan aipatutako gordailua egin izanaren frogagiria. Gutun-azal itxiak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte. Gutun-azal itxiak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

Laugarrena.-Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Egiten diren posturak hobetu ahal izanen ditu eta horretarako ez du diru kopururik jarri behar izanen.

Bosgarrena.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

Seigarrena.-Epaitegi honetako idazkaritzan dagoen erregistro-ziurtagirian ageri dira enkantean jarritako ondasunen jabariaren titulartasuna eta haren zama eta kargen egoera. Agiri hori idazkaritzan ikusgai dago, eta lizitatzaile guztiek nahikotzat jotzen dutela ulertuko da, enkantean parte hartze hutsagatik.

Betearazlean kreditua baino lehenagoko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute. Enkantean parte hartze hutsarekin erremategileak haiek onartzen ditu eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzen da. Errematearen prezioa ez da haiek azkentzeko erabiliko.

Zazpigarrena.-Enkantean nahi adina diru eskaini ahal izanen da, baina errematea zuzenean onets dadin, eskainitako diru kopururik handiena enkantean jarritako ondasunen balioaren %70 izan behar da gutxienez ere, ordainketa geroratzeko eskaini gabe. Postura ehuneko horretatik beherakoa bada, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 670. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

Zortzigarrena.-Errematearen prezioa 20 eguneko epean ordaindu beharko da, errematea onesten denetik hasita.

Eta herritar orori eta bereziki prozesu honetako alderdiei jakinarazteko balio izan dezan, eta prozesuari buruzko legeetan ezarritakoa betetzeko, honako hau egiten dut.

Iruñean, 2012ko martxoaren 5ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1203857