55. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

544/2012 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 86 atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdiari dagokionez, Hezkuntza Departamentuko Kontrol Administratiboaren Bulegoko burutzarako lehiaketa indarrik gabe uzten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 1553/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 86 atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Horien artean, Hezkuntza Departamentuko Kontrol Administratiboaren Bulegoarena zegoen. Aipatutako deialdia 2010eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 19an.

Urtarrilaren 17ko 103/2011 Ebazpenaren bidez, burutza horietatik 69 betetzeko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi ziren. Haien artean Kontrol Administratiboaren Bulegoarena zegoen. Ebazpen hura 2011ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 14an.

2011ko 207. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 19an, argitaratu zen urriaren 5eko 189/2011 Foru Aginduaren bidez, Kontrol Administratiboaren Bulegoari izena eta eginkizunak aldatu zitzaizkion.

Aurrekoa aintzat hartuta, bai eta deialdiaren 1. oinarrian xedatutakoa ere, bidezkoa da Hezkuntza Departamentuko Kontrol Administratiboaren Bulegoari dagokion lehiaketa indarrik gabe uztea, aipatutako arrazoia dela-eta.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 86 atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdiari dagokionez, Hezkuntza Departamentuko Kontrol Administratiboaren Bulegoko burutzarako lehiaketa indarrik gabe uztea (lanpostu zenbakia: 36060), haren izena eta eginkizunak aldatu baitira. Aipatutako deialdia ekainaren 7ko 1553/2010 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko otsailaren 27an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1203611