55. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2012. urteko plantilla organikoaren hasierako onespena

Indarra duten xedapenak betez, ikusgai dago Mankomunitateko iragarki oholean 2012. urteko plantilla organikoa, Sakanako Mankomunitateko Batzar Orokorrak 2012ko otsailaren 28an hasiera batez onetsia.

Jendaurreko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lakuntzan, 2012ko martxoaren 1ean.-Sakanako Mankomunitateko lehendakaria, Aitor Karasatorre Mugurutza.

Iragarkiaren kodea: L1203619