2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA
Aurrekontuko 2/2012 aldaketa. Behin betiko onespena
Aurrekontuko 2/2011 aldaketaren hasierako onespena argitaratu ondoren (2012ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 25ekoa) inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betiko onetsita dago, eranskinean agertzen den gisan; argitara ematen da, orok jakin dezan.
Orisoainen, 2012ko otsailaren 21ean.-Alkate udalburua, Juan Cruz Edurza López.
ERANSKINA
MP 2/2011 Kreditu transferentzia.
Gastuetako kontu-sail handitua:
KONTU-SAILA | IZENA | ZENBATEKOA |
121-62500 | Bulegoko altzariak | 521,02 euro |
Gastu goititua, guztira | 521,02 euro |
Gastuen kontu-sail beheititua:
KONTU-SAILA | IZENA | ZENBATEKOA |
121-1200101 | Idazkariaren ordainsariak | 521,02 euro |
Beheititua, guztira | 521,02 euro |
Iragarkiaren kodea: L1203024