55. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udaltzaingoaren antolaketaren erregelamenduko aldaketa. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2012ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik espedienteko dokumentazioa, honako hau erabaki da:

1.-Hasiera batean onestea Iruñeko Udaltzaingoaren antolaketaren erregelamenduko aldaketa, espedientean jasotako testuaren arabera.

2.-Espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Alegaziorik aurkeztu ezean, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da, eta onespen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da erregelamenduaren testuarekin batera."

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, jendaurreko aldia hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita.

Espedientea herritar eta interesdunen eskura egonen da Herritarren Segurtasuneko Alorraren bulegoetan, Iratxeko Monasterioaren karrikako 2an.

Iruñean, 2012ko martxoaren 1ean.-Alkate udalburua, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1203664