55. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Alde zaharreko BBBPBren 89. artikuluaren 2.1 idatz-zatiko aldaketa, erabilerak handitzeari dagokionez, "ekipamendu bateragarrietarako" erabilera gehitu baita. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2012ko otsailaren 14an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 14-FEB-12 (6/UV).

"Ikusirik espedienteko dokumentazioa, honako hau erabaki da:

1.-Hasiera batean onestea Alde Zaharreko Babes eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziko aldaketaren dokumentua, araudiaren 89. artikuluaren 2.1 idatz-zatian honako testua gehiturik:

Idatz-zati honetan aipatutako erabilerak ezartzea ez da debekatuko, aipatutako erabilera horiek ekipamendu bateragarrietarako eraikin batean badira, Udal Planeko Hirigintzako Araudi Orokorraren arabera.

2.-Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

Iruñean, 2012ko otsailaren 17an.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1202980