55. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2012ko aurrekontu orokorra

Odietako Udalak, 2011ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2012ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak. Behar zen iragarkia 2012ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 4an, hamabost egun baliodunean bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten. Epe horretan, ordea, ez da alegaziorik bat ere aurkeztu ezta jaso ere. Hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.-1 artikuluaren edukiaren arabera, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat hartzen da.

Hori guztia dela eta, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Legearen 202.-3 artikuluan xedatuarekin bat, haren laburpena ematen da argitara. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen gastuak: 46.974,00 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 41.378,00 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 00,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 69.400,00 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 82.780,00 euro.

7. kapitulua.-Kapital-transferentziak: 164.900,00 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 00,00 euro.

Gastuak, guztira: 405.432,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 73.470,00 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 18.000,00 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 190,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 90.586,00 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 2.100,00 euro.

7. kapitulua.-Transferentziak Administrazio Orokorretik Toki Entitatera: 96.587,27 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 124.498,73 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 405.432,00 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Erripan (Odieta), 2012ko otsailaren 15ean.-Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1203039