55. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Hirigintzako eta eraikuntzako lizentziak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa. Behin betiko onespena

Ledeako Udalak, 2011ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hirigintzako eta eraikuntzako lizentziak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa. Hura 2011ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ledean, 2012ko otsailaren 15ean.-Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

ORDENANTZA FISKALEKO ALDAKETA, HIRIGINTZAKO
ETA ERAIKUNTZAKO LIZENTZIAK EMATEKO TASAK
ARAUTZEN DITUENA

V. epigrafea.-Jarduerarako lizentziak, lurzoru urbanizaezinean baimentzeko moduko erabileren baimenak eta obra lizentziak tramitatzea eta, oro har, aurrekoetan sartzen ez den hirigintzako edozein tramitazio, obra lizentziaren tramitazioa barne, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002Foru Legeak babestua baldin bada.

Tasak likidatuko dira espediente bakoitzerako nahitaezkoak diren udal arkitektoaren txostenetako zenbatekoaren arabera, eta udal arkitektoak emandako txosten bakoitzeko 237,00 euro edo udal arkitekto teknikoak emandako txosten bakoitzeko 20,00 eurokoak izango dira.

Iragarkiaren kodea: L1202972