55. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Errekak bideratzeko plana onetsita

Leitzako Udalak, 2012ko otsailaren 24an egindako bilkuran, honako hau erabaki zuen:

"1999ko abuztuaren 13ko Aginduak, 1664/1998 Errege Dekretuak onetsitako I., II. eta III. Iparraldeko Arroetarako Plan Hidrologikoen eduki arauemailearen zehaztapenak argitaratzea ezarri zuen. Agindu horren III. eranskineko 26.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, ezin izanen da uholde-eremuan dagoen hiri-lurzoruan edo lurzoru urbanizagarrian eraiki, erreka bideratzeko Udalak eta arroko Erakundeak onartutako planik ez badago.

Kantauriko Ur Konfederakundearen 2012ko otsailaren 1eko Ebazpenaren bidez, Gorriztaran eta Leitzaran errekak bideratzeko plana onartu zen, Leitzako AR2 eremua garatzeko.

Espedientea aztertu ondoren, Leitzako Udalbatzak, aho batez, erabaki du:

1.-Leitzako AR2 eremua garatzeko Gorriztaran eta Leitzaran errekak bideratzeko plana hasiera batez onestea, eta espedientea hilabete batez jendaurrean jartzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesa dutenek espedientea aztertzeko, edota kexak, eragozpenak edo oharrak adierazi edo egiteko aukera izan dezaten.

Jendaurrean egoteko epea agortu eta erreklamaziorik ez badago, errekak Bideratzeko Plana behin betiko onetsitzat emanen da.

2.-Kantauriko Ur Konfederakundearen 2012ko otsailaren 1eko Ebazpenak ezarritakoaren arabera, onespen horren ondorioz errekak bideratzeko planean zehaztutako uholde-eremuak onartuko dira, eta eremu horiek Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean txertatu beharko dira, uholde-eremuaren izaera horrekin bateraezina den erabilera oro galaraziz."

Leitzan, 2012ko martxoaren 1ean.-Alkatea, Oier Eizmendi Astibia.

Iragarkiaren kodea: L1203638