1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LANDA GARAPEN, INDUSTRIA, ENPLEGU ETA INGURUMEN DEPARTAMENTUA. Iragarkia.
Behin betiko onartu da Geoalcali, S.L.k Quiñones 35760 izeneko 285 meatze laukiko ikerketarako baimena eskuratzeko aurkeztu duen eskaera. C) ataleko baliabide batzuk ikertzeko izanen da. Lan horiek Biurrun-Olkotz, Zizur (Zizur Zendea), Noain (Elortzibar), Galar, Tebas-Muru Artederreta, Untzue eta Beriaingo udal mugapeetan egitekoak dira, eta honako koordenatu hauek dituzte:
ERPINA | LONGITUDEA | LATITUDEA | X | Y |
1 PP | 1º 41' 0" W | 42º 46' 40" | 607710,968 | 4737063,473 |
2 | 1º 34' 40" W | 42º 46' 40" | 616346,159 | 4737203,673 |
3 | 1º 34' 40" W | 42º 41' 40" | 616502,078 | 4727949,564 |
4 | 1º 41' 0" W | 42º 41' 40" | 607855,309 | 4727809,397 |
5 | 1º 41' 0" W | 42º 46' 40" | 607710,968 | 4737063,473 |
Longitudeen erreferentzia: Greenwicheko meridianoa eta Hayforden elipsoidea.
Aditzera ematen da interesdun diren guztiek espedientea aztertzen ahal dutela Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan (Fuerte del Príncipe II. eraikina, Tomás Caballero parkea, 1, 5. solairua, Iruña), 8:30etik 14:30era, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost eguneko epean; hori dena Meatzeei buruzko 1973ko uztailaren 21eko Legearen 51. artikuluan eta Meatzaritzaren Araubiderako 1978ko abuztuaren 25eko Erregelamendu Orokorraren 70. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Iruñean, 2012ko urtarrilaren 25ean.-Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Iñaki Morcillo Irastorza.
Iragarkiaren kodea: F1202480