49. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 156/2011 prozedura

David Soto Alayetok eskaturik, Romago Norte, S.L.ren aurka, kaleratzea dela-eta, titulu judizialak betearazteko epaitegi honetan bideratu den 0000156/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Lehenik: David Soto Alayetoren eta Romago Norte, S.L.ren arteko lan-harremana ebazpen honen egunean amaituta dagoela adieraztea, eta enpresa kondenatzea langileari diru kopuru hauek ordaintzera:

Kalte-ordaina (oker edo hutsik ezean): 14145,10 euro.

Tramitazioaldiko soldatak (oker edo hutsik ezean): 12007,38 euro.

Bigarrenik: diru kopuru horiek ordaintzen ez badira, betearazpen honetan jada erabaki baita betearazpen agindu orokorra ematea eta betearazpena abiaraztea, PZLaren 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, idazkari judizialak ematen duen dekretuari lotu beharko zaio eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakundeetako datu-baseen aplikazio informatikoak. Zorraren printzipala 26152,48 eurokoa da, interesak 1569,14 euro eta kostuak 2615,24 euro, azken zenbateko horiek behin-behinekoz kalkulatuta Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 251.1. artikuluan ezarritako moduan.

Ebazpen hau alderdiei jakinaraz bekie, adieraziz haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dezaketela epaitegi honetan, ebazpena jaso eta ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etengo erabakitakoa bete beharra (Lan arloko Jurisdikzioari buruzko Legearen 186.3 eta 187. artikuluak).

Eta Romago Norte, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2012ko otsailaren 14an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1202801