49. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 26/2012 prozedura

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Ion Stavenschik eskaturik, Obras y Servicios Nivel 4 Sociedad Limitada enpresaren aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000026/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioten ebazpenak eman dira gaurko egunean:

"Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Ion Stavenschik eskaturik, Obras y Servicios Nivel 4, Sociedad Limitadaren aurka, eta betearazpena abiaraztea. Autoak prest daude alderdiei zitazioa egiteko LJALaren 280. artikuluan aurreikusitako agerraldirako.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman haren aurka LJALaren 239.4 artikuluan aurreikusitako berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, hiru eguneko epean.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3159.0000.65.0026.12 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30. errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia egiten bada, 0030 1846 42 0005001274 kontuan egin beharko da; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut. Epaile magistratua. Idazkaria".

"Epaileak autoa eman du betearazpen agindu orokorra emateko eta betearazpena abiarazteko. Horrenbestez, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 280. artikuluan ezarritakoarekin bat, alderdiei zitazioa egiten zaie epailearen aurrera ager daitezen 2012ko martxoaren 20an, 12:15ean, 104. judizio-aretoan (1. solairua), alegatutako egitateak (langilea berriz ez hartzea edo berrartze irregularra) argitzeko. Berekin ekarri beharko dituzte erabili nahi dituzten frogak, bidezkoak deklaratuz gero bertan egin daitezkeenak.

Auzi-jartzaileari ohartarazten zaio bera zuzenean nahiz ordezkariaren bidez agertzen ahal dela, eta bidezko arrazoirik alegatu gabe huts egiten badu eskaeran atzera egin duela ulertuko dela. Enpresaburuari, berriz, ohartarazten zaio bera edo beraren ordezkaria agertu ezean egintza bera gabe eginen dela eta zuzenbidearen arabera dagokion kaltea izanen duela, are kontrako alderdiak adierazten duena egiazkotzat hartzearena ere, hari galdeketa egitea eskatzen bada.

Igor bitez behar diren idatzagiriak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko bidea: organo judizial honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsogileak ebazpenari zer akats egozten dion adierazi behar du.

Hori erabaki eta sinatu du izenpetzen duen idazkariak. Fede ematen dut. Idazkaria".

Eta Obras y Servicios Nivel 4 Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2012ko otsailaren 16an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1202781