49. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Sunbillako U.A.U.1 birzatitzeko proiektuaren ondorioz oinezko nahiz ibilgailuendako bidetako gelditu den lurzati publikoaren lur azpiko 2.001,92 m²-ko azaleraren kalifikazio juridikoaren aldaketa. Behin betiko onespena

1.-Sunbillako Udalak, 2010eko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, zinegotziek aho batez hartu ere:

A) Hasiera batean onestea Sunbillako U.A.U.1 birzatitzeko proiektuaren ondorioz oinezko nahiz ibilgailuendako bidetako gelditu den lurzati publikoaren lur azpiko 2001,90 m²-ko azaleraren kalifikazio juridikoaren aldaketa (finka Iruñeko 5. Jabetza Erregistroan inskribaturik dago, datu hauekin: 3399. liburukia, 28. liburua, 81. orria, 1476 zenbakidun finka); kalifikazio juridikoaren aldaketak eremu publikoaren lur azpikoari baizik ez dio eragiten, hemendik goiti ondareko ondasuna izanen baita. Lurzoruaren edo lur azalaren kalifikazioa, berriz, bere horretan egonen da, erran nahi baita jatorrizko kalifikazio juridikoa atxikiko duela, jabari publikoko ondasuna, eta eremu publikotako erabiliko da beti.

B) Aurreko puntuan azaldutako lur azpiko azalera besterengarri dela deklaratzea, hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 132-1a) artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 122. artikuluan xedatuari jarraituz.

C) Hasiera batean onestea lurraren azpian eraikitzeko betiko eskubide baten eraketa, betiere Nafarroako Foru Berriaren 427. artikuluan eta hurrengoetan zehazten direnen artekoa, ondoriozko lurzatiaren 2.001,92 m² horietarako, Sunbillako U.A.U.1 unitatea birzatitzeko proiektuan bide-lurzatitzat agertzen baitira, eta "Belurra Promociones y Construcciones, S.L." enpresaren esku uztea; eskualdaketa hori eginen da kontuan hartuta hainbat konpromiso, enpresa horrek eta Sunbillako Udalak 2007ko ekainaren 25ean sinatutako hrigintza hitzarmenean hartu baitzituzten; hitzarmen horretan, erosleak 54.000,00 euro ordaindu zituen lur azpian eraikitzeko eskubidea lagatzearen truke. Erabaki honi atxikirik doa eranskin bat, balorazio teknikoa duena, hori agintzen baitu NTEOEren 125.3 artikuluak eta besterentzeko espedientean sartu beharra baitago haren xedea den ondasunaren prezio justua zehatz-mehatz ager dadin.

D) NTEOEren 12 eta 125. artikuluetan aureikusi ondorioetarako, justifikatzea egokia eta legezkoa dela lurzatiaren lurrazpiaren kalifikazio juridikoaren aldaketa, lurraren azpian eraikitzeko betiko eskubidea eratzea eta ondotik "Belurra Promociones y Construcciones, S.L." enpresari zuzenean besterentzea 54.000,00 eurotan, horiek jadanik enpresak Udalari ordaindu baitizkio. Hona hemen egintzak:

l) Sunbillako U.O.U.1 unitatea birzatitzeko proiektuaren ondoriozko lurzati publikoaren lur azpiko 2.001,92 m² horietan, lurzati hori bidetako izanen baita, eraikitzeko betiko eskubidearen eratzea eta beste baten esku uztea, horiek guztiak aurreikusiak zeuden Udalaren eta unitate horretako jabe bakarraren artean (Belurra Promociones y Construcciones, S.L.) sinatutako hitzarmenean. HItzarmen horretan justifikatu egiten zen, batetik Udalaren eta eraikuntzaren sustatzailearen interes bera bidetako lurzati horren azpian aparkatzeko leku franko eraikitzeko, eta bestetik, hori lortzeko bidea izan zitekeela sustatzaileari lagatzea lur azpian eraikitzeko eskubidea, eta horren truke eta ordain gisa sustatzaileak 54.000,00 euro ordaindu beharra zuela, jadanik Udalak jaso duena.

II) Besterentzeko prozedura honen legezkotasuna justifikatua dago uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 134.1.c) eta 2.c artikuluan eta NTEOLren 128.1.c) eta 2.c) artikuluan, horiek baimena ematen baitiete toki entitateei euren ondare ondasunak zuzenean saltzeko, bereziki kasu honetan bezalaxe, 6/1990 Foru Legearen 102.1 artikuluaren arabera soberako lurzati har daitezkeen ondasun higiezinen kasuan, alegia, lurzati baten lur azpian eraikitzeko eskubidea lagatu behar bada, eta besterendu beharreko ondasunaren nolakotasunak ezinezkoa edo oso zaila egiten duenean ondasun hori lehiaketa publikora ateratzea, izan ere proiektatu den lur azpiko aparkalekua orube mugakideetara zabaltzen da, eta bakarrik orube horietako jabeak du aukera esleipena hartzeko, erran nahi baita lehiaketa publikora ezin da beste inor ere aurkeztu; bestetik ere, soilik lur mugakide hori hartuta izanen dira juridikoki eta materialki bideragarri bai sarbidea, bai zirkulazioa, eta azken finean ibilgailuak aparkatzeko eskuz aldatzen den lur azpiaren erabilera.

E) Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, hilabeteko epean bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

F) Erabaki honen berri ematea "Belurra Promociones y Construcciones, S.L.", eta Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 138. artikuluan aurreikusitako ondorioekin.

G) Alkate jaunari ahalmena ematea notario-eskritura sina dezan, Sunbillako U.A.U.1 unitatea birzatitzeko proiektuaren ondoriozko lurzati publikoaren lur azpian, ibilgailuendako eta oinezkoendako bide baita lurzati hori, 2.001,92 m²ko azaleran eraikitzeko eskubidea zuzenean besterentzeko. Finka hori Iruñeko 5. Jabetza Erregistroan inskribaturik dago, 3399 liburukian, 28. liburuan, 81. orrian eta 1476 finka zenbakia da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1 eta 134. artikuluetan xedatuari jarraikiz, hartutako erabakia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erabakia behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erabaki honek hasiera ematen dio administrazio espediente bati 2.001,92 m²ko azaleraren kalifikazio juridikoa aldatzeko. Azalera hori ibilgailuendako eta oinezkoendako lurzati publiko baten lur azpian dago eta lurzatia ondoriozko lurzatia da Sunbilako U.A.U.1 unitatea birzatitzeko proiektutik sortu dena. Erabaki honetan besterentzeko deklarazioa dago eta lur azpi horretan eraikitzeko eskubidea eratu egiten da eta hura eskualdatzeko baimena eman, gehi alegazioak egiteko epea eman; dena den, nola tramite hutsa den, erabaki honen aurka ez dago errekurtso jartzerik.

Sunbillan, 2012ko otsailaren 9an.-Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L1202664