49. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

71/2012 FORU AGINDUA, otsailaren 21ekoa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, kirol klubek eta kirol klub filialek nazioko, autonomia erkidegoen arteko eta nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzeko diru-laguntzen 2012. urteko deialdia onesten duena.

Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntza guztien araubide juridiko orokorra Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarrita dago, eta bertan finkatzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, eginbeharrak eta erantzukizunak, baita diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko bidea ere.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legean kirola herritarren eskubide bat dela adierazten da. Legearen helburua kirola arautu, antolatu, sustatu eta koordinatzea da, Konstituzioaren eta gainerako antolamendu juridikoaren arabera Nafarroako Foru Komunitateari dagozkion eskumenen eremuan.

Foru lege horren oinarrizko printzipioen arabera, kirola interes publikoko gizarte jarduera bat da, pertsonaren prestakuntza eta garapen integrala bultzatzen eta bizi kalitatea eta norbanakoen eta kolektiboaren ongizatea hobetzen laguntzen duena. Gainera, elkarbizitza eta gizartearen kohesioa eta barne-lotura erraztu, osasun publikoa hobetu eta garapen ekonomikoa sustatzen ditu.

Legearen helburuetako bat da Nafarroako Foru Komunitatean kirola sustatu eta garatzeko lanean inplikatuta dauden pertsonen kolektiboak eta entitate publiko eta pribatuak modu koherentean integratzeko sistema bat eratzea.

Foru legeak modu berri batean jorratzen du goi mailako kirol jarduera, oinarrizko kirol praktikarako pizgarri gisa hartzen baita. Nafarroako Foru Komunitatea estatuan eta nazioartean ordezkatu eta sustatzeko gaitasuna ere aitortzen zaio, eta, horrenbestez, hura sustatu eta garatzea bultzatzen da.

Nafarroako Kirolaren Plan Estrategikoa Nafarroako Gobernuaren 2009ko irailaren 7ko Erabakiaren bidez eta urriaren 19ko 318/2009 Foru Aginduaren bidez onetsi zen, eta gero Nafarroako Parlamentuak onetsi zuen, 2010eko ekainaren 23an.

Plan horretan Kirolari buruzko Legean aipatzen diren kirolaren berezko balioak azpimarratzen dira, heziketari eta bizi kalitateari dagokienez, eta helburu nagusi hauek finkatzen dira: osasun gastuak murriztea, Nafarroako irudia proiektatzea eta aberastasuna sortzea, eta kirol ekintzan parte hartzen duten eragile guztientzako jarduketa esparru bat sortzea. Lehiaketako kirolari dagokionez, adierazten da gazteentzat erreferente izan daitekeen kirolaririk ez dagoela orain eta lehiaketako kiroletan parte-hartzaile gutxiago daudela, gizarte honetako gazteek nahiago dutelako ahalegin eta konpromiso gutxiago hartu eta independentzia handiagoa izan.

Gabezia horiek hobetzeko eta goi mailako kirolaren arloan ditugun alderdi positiboak indartzeko asmoz, batez ere, gure klubetako taldeek autonomia erkidegoen arteko, nazioko eta nazioarteko lehiaketetan parte hartzeari dagokionez, gomendagarria da azterketa eta gogoeta egiteko epe bat ezartzea, gero, 2013. urteko deialdian, Plan estrategikoak, goi mailako kirolaren gaineko proiektuei dagokienez, aurreikusten dituen helburu hauek bete daitezen, hots:

1.-Kluben kirol proiektuak ekonomikoki bideragarriak izan daitezen bermatzea.

2.-Kirol baliabideen aprobetxamendua hobetzea, kirol arloa antolatuz klubekin akordioak sinatuz, kirol proiektu berean modu piramidalean dauden kirolari nafarrei aterabide bat emateko.

3.-Kirolari nafarrek gure eliteko taldeetan parte hartzeko erraztasunak ematea.

2012ko deialdi honen bitartez kirol lehiaketei laguntzeko proiektuak egiteko kirol entitateei ematen zaizkien laguntzen eta diru-laguntzen urteko programetako bat bideratu nahi da. Deialdi honek 2011ko eta 2013ko deialdien arteko zubi lana egin nahi du, eta irabazi asmorik gabeko kirol klubak ditu helburu, bereziki, kirolaren berezko balioez gainera, Nafarroari eragin ekonomiko positiboa ere dakarkioten klubak, dela kirol jardueraren ondoriozko berezko gastuen bidez, dela, lehiaketa dela kausa, noizean behin gure erkidegoa bisitatu behar duten taldeen gastuen bidez, horrela Nafarroako irudi turistikoa ere bultzatzen baitute.

Nazioko, erkidegoen arteko edo nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan, goi mailakoetan edo apalagoetan, parte hartzeko kirol klubek izanen dituzten laguntzak argitu eta mugatzeko asmoz, egoki da deialdi bat onestea, Kirolari buruzko Foru Legearen araberakoa, klubendako laguntzen eta diru-laguntzen oinarriak ezartzeko.

Gobernuak, 2011ko azaroaren 30eko Erabakiaren bidez, onespena eman zion deialdi honetako laguntza eskaerak banakako ebaluazioaren bidez tramitatzeari.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 5eko 61/2011 Foru Dekretuak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Kirol klubek eta kirol klub filialek nazioko, autonomia erkidegoen arteko eta nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzeko diru-laguntzen 2012. urteko deialdiaren oinarriak onestea, foru agindu honen 1. eranskinean ageri direnak. Kontuan hartu behar da laguntza hauek ematea, betiere, aurrekontuan diru-izendapena izatearen menpe dagoela.

2. Diru-laguntzen deialdi honetan aurkezten diren eskaerak baloratzeko baremoa eta irizpideak onestea. Foru agindu honen 2. eranskinean ageri dira.

3. Deialdi hau aurrera eramateko, 3.201.500 euroko gastua baimentzea. Diru hori ordainduko da Nafarroako 2012ko Aurrekontu Orokorretan "Kirol entitateak, hitzarmenak eta laguntzak" izeneko 940002-95120-4819-336109, kontu-sailaren kargura.

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren kontu-hartzailetza delegatuari, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari, hango Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Kirol Zuzendariordetza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko otsailaren 21ean.-Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Elena Torres Miranda.

1. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1. Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako kirol klubei eta kirol klub filialei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea, nazioko eta nazioarteko kirol federazioen egutegietan finkatuta dauden Espainiako, autonomia erkidegoen arteko eta nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzeko, hain zuzen, 2012. urtean zehar egiten diren lehiaketetan, edo, 2011ko irailean edo urrian hasita ere, 2012ko maiatzean edo ekainean bukatzen direnetan, eranskin honetan ezarritako betebeharrak betetzen badituzte.

1.2. Hori kontuan hartuta, lehiaketa hauek dira diruz lagungarriak:

1. Europako eta/edo munduko lehiaketa ofizialak, parte hartzen duten talde eta kirolariek kasuan kasuko lehiaketa nazional ofizialetan lortu baldin badute sailkapena, edo, bestela, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren iritziz (hemendik aurrera NKJFI), Foru Komunitatearentzat interesekoak diren lehiaketak.

b) Lehiaketa nazional ofizialak: liga nazionalak, Espainiako lehiaketak, Erregearen edo Erreginaren Kopak, betiere Espainiako kirol federazioek antolatuak badira, eta Kirol Zuzendariordetzaren iritziz interesekoak diren beste lehiaketa nazional batzuk.

c) Sektoreko faseak edo autonomia erkidegoen arteko ligak, b) atalean adierazitako lehiaketa nazional ofizialetan parte hartzeko bide badira.

d) Autonomia erkidegoen arteko beste lehiaketa arautu batzuk, federazio autonomikoen artean sinatutako hitzarmenen bidez antolatuak. Kasu horretan, azterketa teknikoa eginen da aurretik.

1.3. Horiez gainera, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak maiatzaren 3an emandako 71/2011 Foru Aginduaren bitartez onetsitako diru-laguntza deialdian, moduari eta denborari dagokienez, behar bezala aurkeztutako eskaerak ere aintzat hartzen ahalko dira, aurrekontu-kreditu faltagatik ezetsi zirenak. 2012rako deialdi honen irizpide eta moduluen arabera ebaluatuko dira, beste eskaera bat aurkeztuta.

1.4. Laguntzak onura publikokoak dira, Nafarroako bizilagunen kirol jarduera sustatzen eta zabaltzen laguntzen dutelako.

1.5. Diru-laguntzak banakako ebaluazioaren araubidearen bitartez tramitatuko dira, eta diruz lagungarri diren lehiaketetan parte hartzeagatik sortzen diren gastuak partez estaltzeko erabiliko dira.

2. Onuradunak eta betebeharrak.

2.1. Nafarroako irabazi asmorik gabeko kirol klubek eta kirol klub filialek parte har dezakete deialdi honetan, baldin Nafarroako kirol entitateen erregistroan inskribatuta badaude eta kasuan kasuko Nafarroako kirol federazioari atxikita badaude.

2.2. Bakarka egiten diren kiroletan, bakarkako kirolari horiek ere laguntza jasotzen ahal dute, baina klubaren bidez betiere. Kirolari horien lizentzia Nafarroako federazioaren bidez lortu beharko da eta, hala balegokio, Espainiako Federazioak Nafarroan duen ordezkaritzaren bidez.

Nafarroan kirol federaziorik ez badago, kirolariek Espainiako Federazioarekin tramitatuko dute lizentzia, beren kluben bidez. Klub horiek Espainiako Federazioari atxikita egonen dira.

3. Diru-laguntzen zenbatekoa.

3.1. Diru-laguntzaren zenbatekoa aurrekontuan erabilgarri dagoen diruaren araberakoa izanen da, eta deialdi honetako irizpide eta moduluak aplikatuz kalkulatuko da. Lehiaketa motaren arabera kalkulatuko da, moduluka (finkoak edo aldakorrak) edo justifikazio kontuaren bidez. Kalkulatzeko metodoa, irizpideak eta moduluak deialdi honen 2. eranskinean azaldu eta garatzen dira.

3.2. Deialdi honen ondorioetarako, eta diru-laguntzak kuantifikatzeko, 1. oinarriaren arabera diruz lagungarri diren lehiaketak honela sailkatuko dira:

CT1

1. motako lehiaketak

Lehen mailako lehiaketa nazionalak eta interes berezikoak

Maila goreneko lehiaketa nazionalak eta, aurrekontuen edo kirolaren arloko ezaugarriak direla-eta, Kirol Zuzendariordetza Nagusiak horrelakotzat jotzen dituen taldekako kirolen lehiaketak.

CT2

2. motako lehiaketak

Gainerako lehiaketa nazional eta erkidegoen artekoak.

CT3

3. motako lehiaketak

Nazioarteko lehiaketak.

4. Eskaeren aurkezpena, dokumentazioa eta epeak.

4.1. Eskaerak NKJFIren Erregistroan aurkeztuko dira (Arrieta kalea,25, 1. solairua), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren baliabideetako edozeinen bitartez. NKJFIk banatzen dituen inprimakiak erabiliko dira (3. eta 4. eranskinak), eta honako hauek ere aurkeztuko dira:

a) Eskabide-orria. Talde bakoitzak berea bete beharko du. Klubeko lehendakariak eta idazkariak zigilatu eta sinatu beharko dute. 2 eskabide-orri mota daude:

-A motako eskabide-orria, bukatu gabe dauden lehiaketetarako.

Gehienez 30 egun naturaleko epean aurkeztu beharko da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Eskabide-orri hau 3. oinarrian CT1 motako lehiaketa gisa sailkatzen diren lehiaketetarako aurkezten ahalko da.

Diru-laguntzaren xedeko jarduera osorako aurreikusten diren diru-sarreren eta gastuen memoria jasotzen da bertan eta, orobat, eskaera aurkezten den egunera arte gauzatutako diru-sarrera eta gastuena, eskabide-orrian berean azaltzen den bezala xehakatua. Kirolariei edo teknikariei egiten zaizkien ordainketak direnean, banakako izen zerrenda erantsi beharko da.

Orobat, ziurtatu beharko da diru-laguntzaren xedeko lehiaketetan parte hartzeak sortutako eta aurkeztutako gastu eta diru-sarrera guztien jatorrizko egiaztagiriak eskuragarri daudela eta klubeko kontabilitate liburuetan jaso direla.

-B motako eskabide-orria, bukatu diren lehiaketetarako.

Azken dokumentazioa izanen da, eta jarduera edo lehiaketa bukatu eta 30 egun naturaleko epean aurkeztuko da. Taldea edo kirolariak lehiatu diren azken jardunaldia edo jarduera joko da bukaeratzat, eta ez beste talde edo kirolari batzuek parte hartzen duten lehiaketa bereko beste fase edo jardunaldi batzuk.

Eskabide-orri hau aurkeztuko da 3. oinarrian CT2 eta CT3 lehiaketa gisa sailkatzen diren lehiaketetarako, eta, CT1 motakoak izan arren, A motako eskabide-orria aurkezten ez dutenetarako.

Diru-laguntzaren xedeko jardueran gauzatu diren diru-sarrera eta gastuen gaineko memoria jasotzen da bertan, eskabide-orrian berean azaltzen den bezala xehakatua. Kirolariei edo teknikariei egiten zaizkien ordainketak direnean, banakako izen zerrenda erantsi beharko da.

CT3 motako nazioarteko lehiaketen kasuan, memoria hori diru-sarreren eta gastuen azken justifikazio kontua izanen da.

Orobat, ziurtatu beharko da diru-laguntzaren xedeko lehiaketetan parte hartzeak sortutako eta aurkeztutako gastu eta diru-sarrera guztien jatorrizko egiaztagiriak eskuragarri daudela eta klubeko kontabilitate liburuetan jaso direla.

b) Lehiaketaren egutegi ofiziala eta araudia.

c) Lehiaketetako akten edo emaitzen fotokopiak, edo parte hartu duten kirolarien izenak eta sailkapena adierazten dituen agiria.

d) Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera, hala behar denean.

e) Nafarroako Federazioaren bitartez, edo ordezkaritzaren bitartez, luzatutako lizentzien zerrenda.

f) Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak eginak eta eguneraturik dituela eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin eta haren erakunde autonomoekin zorrik ez duela adierazteko.

4.2. Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak maiatzaren 3an emandako 71/2011 Foru Aginduaren bitartez onetsitako deialdian diru-laguntza eskaera, moduari eta denborari dagokienez, behar bezala aurkeztu zuten klubek, aurrekontu-kreditu faltagatik ezetsi baldin bazitzaien, lehiaketa horietarako beste laguntza eskaera bat aurkezten ahalko dute, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean gehienez.

4.1 oinarrian ezarritako dokumentazioa aurkeztean, interesdunek eskabide berrian adierazten ahalko dute eskatzen zaien dokumentazioa administrazioak baduela, eta horretarako, 2011. urtean aurkeztutako eskaerari dagokion espedientea identifikatu beharko dute.

5. Antolamendua eta instrukzioa.

5.1. Diru-laguntza hauek emateko prozedura antolatu eta tramitatzeko organo eskuduna NKJFIko Kirol Zuzendariordetza Nagusia izanen da.

Organo horrek ahalmena du klub eskatzaileei eskatzeko aurkeztutako edo eskatutako dokumentuetan dagoen informazioa handitu edo hobetu dezatela. Eskatutako dokumentazioa osorik aurkezten ez bada edo deialdiko betebeharrak betetzen ez badira, interesdunari eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzala eta, halaber, ohartaraziko zaio, hala egin ezean, bere eskaerari uko egin diola ulertuko dela, bidezkoa den ebazpena emanda, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluari jarraikiz.

6. Balorazio batzordea:

6.1. Eskaeren gainean ebazteko Balorazio Batzorde bat eratuko da eta honako kide hauek izanen ditu: NKJFIko Kirol zuzendariorde nagusia, Entitateen eta Kirol Errendimenduaren Ataleko burua, Kirola Sustatzeko Ataleko burua, Kirol Federazioen Bulegoko burua, Kirol Teknifikazioaren Bulegoko burua eta Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoko burua.

Batzordeak ahalmena izanen du deialdi honetako oinarriak, irizpideak eta moduluak interpretatu eta aplikatzeko, baita diru-laguntzak aldatzeko proposamenak ere, klubek betebeharrak betetzen ez dituztenean edo irizpide edo baremoek hala eskatzen dutenean.

7. Ebazpena.

7.1. NKJFIko zuzendari kudeatzaileak laguntzak ematearen gaineko ebazpena gehienez lau hilabeteko epean emanen du, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik aurrera. Epe hori espresuki ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

7.2. Diru-laguntza emateko ebazpenean diru-laguntzaren xedeak, zenbatekoa eta ordainketa modua agertuko dira.

7.3. Deialdi honetan emandako diru-laguntzak eta haien onuradunen zerrenda NKJFIko eta Kirol Etxeko iragarki oholetan jarriko dira.

7.4. Laguntzak emateko ebazpena Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2) eta NKJFIko iragarki oholean (Arrieta kalea, 25) iragarkiak jarriz jakinaraziko da. Komunikabideen bidez, jakinarazpenaren berri emanen da.

7.5. Ekitaldi ekonomiko jakin baten kargura diru-laguntza bat emateak ez du eskubiderik sortzen hurrengo ekitaldi ekonomikoen kargura ere diru-laguntzarik eskuratzeko.

8. Onuradunen betebeharrak.

8.1. Deialdi honen bidez diru-laguntzak jasotzen dituzten klubek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Diru-laguntzak adierazten diren xedeetarako erabili, helburuak betetzen dituztela agiri bidez frogatu, eta NKJFIk egiten dituen egiaztapenak onartu eta erraztea.

b) Diru-laguntzaren xedeko gastuaren zenbatekoa 12.000 eurotik gorakoa denean, onuradunak erantzukizuneko aitorpena aurkeztu beharko du, non azalduko baitu hornitzailea eragimen eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, aholkularitza edo laguntza enpresek ekipamendu ondasunez hornitzen edo zerbitzuak ematen dituztenean.

c) Zuzeneko eta zeharkako diru-sarrera guzti-guztiak adierazi beharko dituzte, jaso dituztenak eta jasotzeke daudenak, eta beste klub batzuekin egin dituzten joan-etorri guztiak azaldu. Jakinarazpen hori ahal bezain laster eginen da eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen. Ematen den diru-laguntza hau bateragarria izanen da administrazio berak, beste administrazio publiko batzuek, erakunde publiko edo pribatuek eta norbanakoek, naziokoek zein atzerrikoek, ematen dituzten bestelako diru-laguntzekin. Laguntza hauen zenbatekoak, eta jardueraren ondoriozko beste diru-sarrera batzuek, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen dute behin ere gainditu garatu beharreko jardueraren kostua.

d) Nafarroako Gobernuaren agerpen instituzionala, edo Kirol Zuzendariordetza Nagusiak erabakitzen duen agerpen instituzionala, bermatu beharko dute diruz lagundutako jardueraren zabalkundean, Nafarroako Gobernuaren ikur ofiziala ikusgai jarriz jokalekuan, arropetan eta helburu horretarako erabiltzen diren euskarri guztietan, maiatzaren 3ko 189/2004 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

e) NKJFIko teknikari edo ordezkariei erraztasunak ematea diruz lagundutako lehiaketara joan daitezen oinarri hauetan ezarritakoa betetzen ote den egiaztatzera, horretarako behar den sinestamendua emanez.

f) Klubeko kirolariei erraztasunak ematea kasuan kasuko Nafarroako Federazioaren Teknifikazio eta Hautapen Programen barreneko entrenamendu eta lehiaketen deialdietara joan daitezen.

g) Egiaztatu eta kontrolatzeko ahalmenak egoki betetzen direla bermatzeko, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta behar bezala ikuskatutako bestelako agiriak eduki eta gorde beharko dira, merkataritzari eta sektoreari buruzko legeetan xedatu bezala.

h) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritako kasuetan, hartutako diru-laguntzak itzultzea.

9. Diru-laguntzaren ordainketa.

9.1. Emandako diru-laguntza transferentzia bidez ordainduko da, dagokion ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteko epean gehienez, justifikatu ondoren.

9.2. Dena dela, ordainketa partzialak egiten ahalko dira bukatu gabe dauden jarduerak finantzatzeko, eranskin honen 4. oinarrian eskatutako dokumentazioa aurkeztu baldin badute. Kasu horretan, 2. eranskinean ezarritako modulu finkoetako diru-laguntzaren %90eraino ematen ahalko da.

10. Ez-betetzeak.

10.1. Deialdi honetako oinarrietan ezarritakoa betetzen ez bada, bereziki betebeharren atalean ezarritakoa, datu faltsuak ematen badira edo diru-laguntzaren xedea NKJFIren baimenik gabe aldatuz gero, laguntza alduko da, osorik edo partez, eta jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira. Gainera, horrek ekartzen ahalko du aurrerantzean helburu horretarako edo antzekoetarako diru-laguntza eskaerarik ez onartzea, deusetan galarazi gabe antolamendu juridikoan aurreikusitako gainerako erantzukizunak.

10.2. Diru-laguntzen ordainketa partzialak egin badira eta onuradunek egiaztagiriak epez kanpo aurkezten badituzte, bidezkoa izanen da jaso gabe gelditzen den diru-laguntza osorik edo partez galtzea, deusetan galarazi gabe Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako ordainketak.

10.3. Halaber, onuradunak betebeharrak ia osorik bete dituenean eta zalantzarik gabe bere konpromisoak burutzeko jarrera frogatzen duenean, itzuli beharreko dirua aurreko atalean aipatzen den proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da.

11. Errekurtsoak.

11.1. Deialdiaren eta oinarrien kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

11.2. Halaber, NKJFIko zuzendari kudeatzailearen ebazpenen aurka bidezko izanen da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

12. Legeria.

12.1. Oinarri arautzaile hauetan eta foru aginduan ezarrita ez dauden gai guztietan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

2. ERANSKINA

Diru-laguntza kalkulatzeko metodoa

Aplikazio modulu eta irizpideak

Deialdi honen 1. eranskineko 3. oinarri arautzailearen arabera, diruz lagungarri diren lehiaketetako sailkapena kontuan harturik:

-CT1 motako lehiaketetarako diru-laguntzak eranskin honen 1. ataleko modulu finkoen arabera kalkulatuko dira. Horrelakoetan, A motako eskabide-orria (bukatu gabe dauden lehiaketetarako) edo B motako eskabide-orria (bukatuta dauden lehiaketetarako) erabil dezakete eskaera egiteko.

-CT2 motako lehiaketetarako diru-laguntzak eranskin honen II. ataleko modulu aldakorren arabera kalkulatuko dira. Horrelakoetan, B motako eskabide-orria (bukatuta dauden lehiaketak) erabiliko dute eskaera egiteko.

-CT3 motako lehiaketetarako diru-laguntzak eranskin honen III. atalean azaldutako justifikazio kontuaren bidez kalkulatu eta justifikatuko dira. Horrelakoetan, B motako eskabide-orria (bukatuta dauden lehiaketak) erabiliko dute eskaera egiteko.

I. atala: CT1 lehiaketetarako modulu finkoak.

Hona hemen aintzat hartzen diren lehiaketak eta aplikatuko diren modulu finkoak:

MODALITATEA

MODULU FINKOA (eurotan)

Atletismoa

Emakumezkoen ohorezko maila

67.000

Gizonezkoen ohorezko maila

61.000

Badmintona

1. maila nazionala

6.000

Saskibaloia

Emakumezkoen FEB liga

180.000

Emakumezkoen 1. maila

9.000

Emakumezkoen 2. maila

4.500

Gizonezkoen urrezko LEB liga

220.000

Gizonezkoen 1. maila

7.100

Eskubaloia

Emakumezkoen Ohorezko Maila, 2011. urtean "Reyno de Navarra" babespen-kontratua dutenak.

116.000

Emakumezkoen 1. maila

25.000

Gizonezkoen Ohorezko maila, 2011. urtean "Reyno de Navarra" babespen-kontratua dutenak.

100.000

Gizonezkoen ohorezko maila

201.000

Gizonezkoen 1. maila

10.800

Beisbola

Gizonezkoen ohorezko maila

58.000

Txirrindularitza

Errepideko egutegia afizionatuentzat. Gizonezkoak

(31/40 lasterketa-egun eta 186-245 parte-hartzaile)

18.000

Errepideko egutegia afizionatuentzat. Gizonezkoak

(41/50 lasterketa-egun eta 246-299 parte-hartzaile)

20.600

Errepideko egutegia afizionatuentzat. Gizonezkoak

(50 lasterketa-egun baino gehiago eta 300 parte-hartzaile baino gehiago)

21.400

Errepideko eta pistako egutegia afizionatuentzat. Emakumezkoak

(20 lasterketa-egun baino gehiago eta 60 parte-hartzaile baino gehiago)

11.000

Espainiako pistako egutegia, gizonezkoak, eta nazioarteko 3 probatan gutxienez parte hartzea

25.400

Futbola

Emakumezkoen superliga

92.000

Emakumezkoen 1. maila nazionala

3.600

Gizonezkoen 2. B maila

51.000

Gizonezkoen 3. maila

2.500

Gazteen ohorezko maila. Gizonezkoak

4.500

Gazteen liga nazionala. Gizonezkoak

1.300

Areto futbola

Emakumezkoen ohorezko maila

83.000

Emakumezkoen zilarrezko maila

16.100

Gizonezkoen Ohorezko maila, 2011. urtean "Reyno de Navarra" babespen-kontratua dutenak.

105.000

Gizonezkoen ohorezko maila

170.000

Gizonezkoen 1. A maila nazionala

5.400

Gimnasia erritmikoa

Taldekako Espainiako Txapelketan parte hartzea lehenengo kategorian

21.000

Taldekako Espainiako Txapelketan parte hartzea kategoria absolutuan

10.500

Hockeya

Gizonezkoen 1. maila

64.000

1. B maila. Iparraldeko liga

4.500

Zaldiketa

Horseball ipar-mendebaldeko liga

3.400

Pilota (erreminta)

Ohorezko maila

3.400

1. maila

1.400

Esku pilota

Ohorezko maila

3.400

1. maila

1.400

Zesta punta

Ohorezko maila

1.800

Errugbia

1. maila nazionala

3.600

Triatloia

Espainiako eta nazioarteko egutegia. Gizonezkoak

(Gutxienez, Espainiako txapelketetako 5 finaletan, modalitate ezberdinetan, eta 20 aldiz parte hartzea)

8.500

Emakumezkoen Espainiako triatloi lehiaketetarako sailkapen probak (5 gutxienez)

2.800

Mahai-tenisa

Gizonezkoen 1. maila nazionala

4.500

Gizonezkoen 2. maila nazionala

2.700

Boleibola

Emakumezkoen 1. liga (bigarren maila)

50.000

Autonomia erkidegoen arteko 1. maila. Emakumezkoak

4.500

Autonomia erkidegoen arteko 1. maila. Gizonezkoak

2.700

Waterpoloa

Emakumezkoen ohorezko maila

75.000

Emakumezkoen 1. maila. Iparraldeko liga.

2.700

Gizonezkoen ohorezko maila

134.000

Gizonezkoen 2. maila nazionala

25.000

Gizonezkoen 1. maila. Iparraldeko liga

4.500

-Ibilbideko txirrindularitzan (gizonezkoak) modulu finkoak aplikatuko dira, bakarrik, taldeka parte hartzen denean eta gutxienez 31 lasterketatan. Gainerako eskaerak CT2 motako lehiaketakotzat joko dira, eta modulu aldagarriak aplikatuko zaizkie.

-Gimnastika erritmikoko klubek ezarri diren 2 moduluetatik bakar batean izanen dute eskubidea.

II. atala: CT2 lehiaketetarako modulu aldakorra.

Oro har, CT2 motako lehiaketetarako aurkezten diren eskaerei, aurreko atalean adierazitako taldeko modulu finkorik ez badute, ondoren aipatzen den modulu aldakorra aplikatuko zaie, joan-etorria behar duen kirol txapelketa bakoitza bananduz.

II.1. Kontuan hartzekoak:

Diru-laguntza kalkulatzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Joan-etorrietako distantzia. Hiru distantzia mota bereizten dira:

-Txikiak: Bilbo, Donostia, Gasteiz, Burgos, Zaragoza, Huesca, Logroño, Soria eta antzeko distantziara dauden beste herri batzuk. Nafarroa barrenean egiten diren joan-etorrien kasuan, 20 kilometrotik gorakoak hartuko dira kontuan.

-Ertainak: Albacete, Avila, Bartzelona, Castelló, Ciudad Real, Cuenca, Girona, Guadalajara, Lleida, León, Madril, Oviedo, Palentzia, Salamanca, Santander, Segovia, Tarragona, Teruel, Toledo, Valentzia, Valladolid, Zamora eta antzeko distantziara dauden beste herri batzuk.

-Handiak: Alacant, Almería, Badajoz, Balearrak, Cáceres, Cádiz, Ceuta, Kordoba, Granada, Huelva, Jaén, A Coruña, Las Palmas, Lugo, Málaga, Murtzia, Ourense, Pontevedra, Santa Cruz Tenerifekoa, Sevilla eta antzeko distantziara dauden beste herri batzuk.

b) Parte-hartzaileen kopurua. Modulua aplikatzeko, honela finkatu da kirolaren eta parte-hartzaile kopuruaren arteko erlazioa:

-Banakako kiroletan, zenbat probatan parte hartzen den, horren arabera justifikatuko da parte-hartzaileen kopurua. Zerrendan ageri ez diren kiroletan, Kirol Zuzendariordetza Nagusiak zehaztuko du parte-hartzaileen kopurua.

-Saskibaloia: 12 parte-hartzaile.

-Eskubaloia: 14 parte-hartzaile.

-Beisbola/Sofbola: 18 parte-hartzaile.

-Futbola: 16 parte-hartzaile.

-Areto futbola: 14 parte-hartzaile.

-Patin-hockeya: 13 parte-hartzaile.

-Pilota (zesta punta): 4 parte-hartzaile.

-Pilota (erreminta): 6 parte-hartzaile.

-Esku pilota: 5 parte-hartzaile.

-Errugbia: 22 parte-hartzaile.

-Waterpoloa: 15 parte-hartzaile.

II.2. Puntuazioak.

Eskaera bakoitzari puntu kopuru jakin bat dagokio (ondotik adierazten den moduan).

a) Mantenuaren puntuazioa.

Bazkari edo afari bakoitzagatik 2.000 puntu emanen dira.

Pertsona bakoitzaren mantenu kopurua kalkulatzeko, kontuan hartuko dira joan-etorrien distantziak, honela:

-Laburrak: lehiaketa egunen kopurua bider 2, ken 1.

-Ertainak: lehiaketa egunen kopurua bider 2, gehi 1.

-Luzeak: lehiaketa egunen kopurua bider 2, gehi 3.

Mantenuen guztirako puntuazioa kalkulatzeko, eragiketa hau eginen da: pertsona bakoitzaren mantenu kopurua bider kalkulatzen diren parte-hartzaileen kopurua, II.1.b atalaren arabera.

b) Ostatu-gauen puntuazioa.

Ostatu batean egindako gau bakoitzagatik, gosaria barne, 6.000 puntu emanen dira.

Pertsona bakoitzaren ostatu-gauen kopurua kalkulatzeko, kontuan hartuko dira joan-etorrien distantziak, honela:

-Laburrak: lehiaketa egunen kopurua ken 1.

-Ertainak: lehiaketa egunen kopurua.

-Luzeak: lehiaketa egunen kopurua gehi 1.

Ostatu-gauen guztirako puntuazioa kalkulatzeko, eragiketa hau eginen da: pertsona bakoitzaren ostatu-gauen kopurua bider kalkulatzen diren parte-hartzaileen kopurua, II.1.b atalaren arabera.

c) Joan-etorrien puntuak.

Joan-etorrietako gastuak Iruñetik probintzia bakoitzeko hiriburura joan eta etortzeko kalkulatuko dira. Joan-etorri bakoitzaren puntu kopurua honela kalkulatuko da:

-Autobusetan egindako joan-etorriak.

  • Puntu kopuru osoa = kilometro kopurua bider 146, gehi 9.000 puntu autobusa gelditzen den egun bakoitzeko.

-Auto partikularretan/trenetan egindako joan-etorriak:

  • Puntu kopuru osoa = autoen kopurua bider egindako kilometroak eta bider 29, auto bakoitzeko 4 parte-hartzaile izanik. Joan-etorria trenez egiten bada, formula bera erabiliko da.

-Hegazkinez egindako joan-etorriak.

  • Kanarietako joan-etorrietarako, Iruña-Kanariak hegazkineko bidaia hartuko da kontuan, eta 45.000 puntu emanen dira.
  • Penintsulan barna hegazkinez bidaiatzeko, 30.000 puntu emanen dira.

II.3. Emanen diren diru-laguntzak.

Diru-laguntza kalkulatzeko, mantenuaren, ostatu-gauaren eta joan-etorrien puntuazioa batuko da, eta gero, emaitza zuzenketa-indizearekin eta puntuaren balioarekin biderkatuko da. Hau da, ((A+B+C) x E x VP). Argigarriak:

-A = mantenuaren puntuak.

-B = ostatu-gauen puntuak.

-C = joan-etorrien puntuak.

-VP = Puntuaren balioa: 0,0016795 euro.

-E = Lehiaketaren maila-kategoria bakoitzaren zuzenketa-indizea.

  • E = 1,55: kategoria absolutuko lehiaketa nazionalaren lehen maila.
  • E = 1,45: kategoria absolutuko lehiaketa nazionalaren bigarren maila.
  • E = 1,30: kategoria absolutuko lehiaketa nazionalaren hirugarren maila.
  • E = 1,20: lehiaketa nazionalen beste maila batzuk, edo autonomia erkidegoen arteko ligak, kategoria absolutuko lehiaketa nazionaletara sailkatzeko balio dutenak, eta Espainiako txapelketetako finalak edo ligak, azpiko kategorietan.
  • E = 0,80: finalen aurreko sektore faseak azpiko kategorietako txapelketetan, beteranoen txapelketetan eta interes berezia duten erkidegoen arteko beste liga edo txapelketa batzuetan.

III. atala: CT3 lehiaketetarako justifikazio kontua.

III.1. Justifikazio kontua. Eskaerak B motako eskabide-orriaren bidez tramitatuko dira, lehiaketa bukatu ondoren. Kasu horretan, eskabide-orri horretako diru-sarreren eta gastuen memoria azkeneko justifikazio kontutzat hartuko da. Gainera:

-Aitortzailearen erantzukizupean, gastuen egiaztagiriak erantsiko dira, edo bestela, diru-laguntza publikoaren xedea bete dela egiaztatzeko behar besteko balio juridikoa duen beste edozein agiri. Gastuak fakturen bidez edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera duten edo administrazio eragina duten agirien bidez frogatuko dira, erregelamenduz ezarrita dagoen bezala.

-Diru-laguntzarekin finantzatu eta burutu diren jardueren eta horien kostuen aitorpena erantsiko da, gastu guztiak xehakaturik. Hori aurkezteko hilabeteko epea egonen da, jarduera egiteko epea bukatzen denetik hasita.

-Jarduerak, deialdi honetako laguntzez gain, berezko funtsekin edo bestelako diru-laguntza edo baliabideekin finantzatuak izan direnean, justifikazioan diru-laguntza horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduerei aplikatu zaizkiela.

III.2. Mugak. Diru-laguntza ez da justifikatzen diren gastuen %35etik gorakoa izanen, ez eta 24.000 eurotik gorakoa, taldeen kasuan, edo 6.000 eurotik gorakoa, kirolarien kasuan.

Gainera, lehiaketari loturiko zuzeneko eta zeharkako diru-sarrera guzti-guztiak jakinarazi beharko dira, jaso direnak eta jasotzeke daudenak, eta beste klub batzuekin egin diren joan-etorri guztiak azaldu. Jakinarazpen hori ahal bezain laster eginen da eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen. Ematen den diru-laguntza hau bateragarria izanen da administrazio berak, beste administrazio publiko batzuek, erakunde publiko edo pribatuek eta norbanakoek, naziokoek zein atzerrikoek, ematen dituzten bestelako diru-laguntzekin. Laguntzan hauen zenbatekoak, eta jardueraren ondoriozko beste diru-sarrera batzuek, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen dute behin ere gainditu garatu beharreko jardueraren kostua.

3. ERANSKINA

B motako eskabide-orria

Kirol klubek nazioko, autonomia erkidegoen arteko eta nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzeko laguntzak

Bukatutako jarduerak

-Aurkezteko epea eta tokia:

Oro har, zein jarduera edo lehiaketatan parte hartu den, hura bukatu eta 30 egun naturaleko epean. Taldea edo kirolariak lehiatu den/diren azken jardunaldia edo jarduera joko da bukaeratzat, eta ez beste talde edo kirolari batzuek parte hartzen duten lehiaketa bereko beste fase edo jardunaldi batzuk.

Iruñeko Arrieta kaleko 25ean dagoen Erregistroan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan azaltzen diren bideetako edozein erabiliz.

-Aurkeztutako agiriak.

1. Eskabide orokorra, diru-laguntza eskatzeko [ ]

2. Eskabide-orria [ ]

3. Egutegi ofiziala [ ]

4. Kirol lizentzia (banakako modalitateak) [ ]

5. Lehiaketetako emaitzen edo akten fotokopiak, parte hartu izana eta parte-hartzaileen nortasuna frogatzeko [ ]

6. Nafarroako Gobernuaren agerpen instituzionalaren egiaztapena [ ]

7. Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera, hala nahi izanez gero [ ]

-Identifikazio datuak

Kirol kluba: .................................................................................................................................................................................................................

NKJFIko erregistro zenbakia: .............................................................

IFZ: .....................................................................................................

Helbidea: ............................................................................................

Telefonoa: ...........................................................................................

Herria: .................................................................................................

P.K.: ....................................................................................................

Posta elektronikoa: .............................................................................

Kirol modalitatea: ................................................................................

Informazioa: Kirol Zuzendariordetza Nagusia.

ZK.

A)

B)

C)

D)

E)

JARDUERAREN IZENA, MAILA ETA KATEGORIA

PARTE-HARTZ. KP.

LEHIAKETAREN DATA

HERRIA/PROBINTZIA

JOAN-ETORRIA

D

M

D

M

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

26

27

28

29

30

ZER JARDUERATARAKO ESKATZEN DEN DIRU-LAGUNTZA, HAREN DIRU-SARREREN ETA GASTUEN MEMORIA

GASTUAK:

1.-Izen-emateak, lizentziak eta kuotak ...................................... euro

2.-Epaileak ................................................................................ euro

3.-Kirol instalazioak ................................................................... euro

4.-Joan-etorriak.......................................................................... euro

5.-Kirolariak/Jokalariak (banakako zerrenda erantsi) ................ euro

6.-Entrenatzaileak eta teknikariak (banakako zerrenda erantsi). euro

7.-Material suntsigarria .............................................................. euro

8.-Beste batzuk (zehaztu) ......................................................... euro

9.-............................................................................................... euro

10.-............................................................................................. euro

11.-.............................................................................................. euro

12.-............................................................................................. euro

Guztira: ....................................................................................... euro

DIRU-SARRERAK:

1.-Sarrerak ................................................................................ euro

2.-Babesleak ............................................................................. euro

3.-Klubaren ekarpena ................................................................ euro

4.-Diru-laguntzak ....................................................................... euro

(Nafarroako Kirolaren Institutua izan ezik)

5.-Beste batzuk (zehaztu) ......................................................... euro

6.-............................................................................................... euro

7.-............................................................................................... euro

Guztira: ....................................................................................... euro

-Nire erantzukizunpean adierazten dut zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak eguneratuak ditudala.

-Ziurtatzen dut diru-laguntzaren xedeko lehiaketetan parte hartzeak sortutako gastu eta diru-sarreren jatorrizko agiriak eskuragarri daudela eta klubeko kontabilitate liburuetan jaso direla.

-4.4.1. d) letran ezarritakoaren ondorioetarako, adierazten dut hornitzaileak eragimen eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu direla, aholkularitza edo laguntza enpresek ekipo ondasunen horniketa egin edo zerbitzuak ematen dituztenean.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

(Sinadura)

(Klubaren zigilua)

(Sinadura)

Izen-deiturak

Izen-deiturak

Klubeko burua

Klubeko idazkaria edo diruzaina

4. ERANSKINA

A motako eskabide-orria

Kirol klubek nazioko, autonomia erkidegoen arteko eta nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzeko laguntzak

BUKATU GABEKO JARDUERAK

-Aurkezteko epea eta tokia:

Eskatzaile guztientzat, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean, gehienez ere.

Iruñeko Arrieta kaleko 25ean dagoen Erregistroan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan azaltzen diren bideetako edozein erabiliz.

-Aurkeztutako agiriak:

1. Eskabide orokorra, diru-laguntza eskatzeko [ ]

2. Eskabide orria [ ]

3. Egutegi ofiziala[ ]

4. Nafarroako Gobernuaren agerpen instituzionalaren egiaztapena [ ]

5. Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera, hala nahi izanez gero [ ]

6. Laguntza berehala jasotzeko behar ekonomikoak justifikatuko dituen eskaera behar bezala betea [ ]

-Identifikazio datuak:

Kirol kluba: .................................................................................................................................................................................................................

NKJFIko erregistro zenbakia: .............................................................

IFZ: .....................................................................................................

Helbidea: ....................................................................................................................................................................................................................

Telefonoa: ...........................................................................................

Herria: .................................................................................................

P.K.: ....................................................................................................

Posta elektronikoa: ............................................................................

Kirol modalitatea: ...............................................................................

Informazioa: Kirol Zuzendariordetza Nagusia.

ZK.

A)

B)

C)

D)

E)

JARDUERAREN IZENA, MAILA ETA KATEGORIA

PARTE-HARTZ. KP.

LEHIAKETAREN DATA

HERRIA/PROBINTZIA

JOAN-ETORRIA

D

M

D

M

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

26

27

28

29

30

Diru-laguntza zein jardueratarako eskatzen den,

haren gastuen eta diru-sarreren memoria: (eskaera egin den egunera arte)

GASTUAK

AURREIKUSIA

jarduera

osorako

GAUZATUA

eskaeraren

egunean

1. Izen-emateak, lizentziak eta kuotak

2. Epaileak

3. Kirol instalazioak

4. Joan-etorriak

5. Kirolariak/Jokalariak (banakako zerrenda erantsi)

6. Entrenatzaileak eta teknikariak (banakako zerrenda erantsi)

7. Material suntsigarria

8. Beste batzuk (zehaztu)

9.

10.

11.

12.

GUZTIRA:

DIRU-SARRERAK

AURREIKUSIA

jarduera

osorako

GAUZATUA

eskaeraren

egunean

1. Sarrerak

2. Babesleak

3. Klubaren ekarpena

4. Diru-laguntzak (Nafarroako Kirolaren Institutua izan ezik)

5. Beste batzuk (zehaztu)

6.

7.

GUZTIRA:

-Nire erantzukizunpean adierazten dut zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak eguneratuak ditudala.

-Ziurtatzen dut diru-laguntzaren xedeko lehiaketetan parte hartzeak sortutako gastu eta diru-sarreren jatorrizko agiriak eskuragarri daudela eta klubeko kontabilitate liburuetan jaso direla.

-4.4.1. d) letran ezarritakoaren ondorioetarako, adierazten dut hornitzaileak eragimen eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu direla, aholkularitza edo laguntza enpresek ekipo ondasunen horniketa egin edo zerbitzuak ematen dituztenean.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

(Sinadura)

(Klubaren zigilua)

(Sinadura)

Izen-deiturak

Izen-deiturak

Klubeko burua

Klubeko idazkaria edo diruzaina

Iragarkiaren kodea: F1203161