49. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

58E/2011 FORU AGINDUA, abenduaren 16koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, "Ostatuetarako, jatetxeetarako, bisitetarako eta turismo jardueretarako deialdiaren" 2011ko kanpainako gastu gehikuntza baimentzen duena.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak otsailaren 21ean emandako 4E/2011 Foru Aginduaren bidez, "Ostatuetarako, jatetxeetarako, bisitetarako eta turismo jardueretarako deialdiaren 2011ko kanpaina" onetsi zen, eta 1.820.000,00 euroko gastua baimendu.

Kopuru horrek 123.606 euroko murrizketa izan zuen maiatzaren 25eko 39E/2011 Foru Aginduaren bidez, 2011ra luzatutako 2010eko kanpainan ordaindu gabe zeuden ordainketei aurre egiteko; hortaz, 1.696.394 eurokoa izan da azkenik baimendutakoa 2011ko kanpainarako.

2011ko kanpainan, eta deialdiaren 10. oinarrian -"Konpentsazioaren eskaera eta aurkezteko epeak"- ezarritakoari jarraituz, 1.602.389,84 euroko ordainketak egin dira, guztira.

Aipatu laguntzetarako deialdiak sektore turistikoaren lana bultzatzea du helburu nagusia, baina kontuan hartu behar ditu kanpainaren jasotzailea den jendearen ezaugarriak, turistenak alegia; horiek dira deialdiaren onuradunak eta, kopuruagatik eta izaeragatik, zailagoak dira kontrolatzeko. Tankera honetako sustapen kanpaina batean, harrera oso ona izan baitu, ez bada oreka egokia aurkitzen bezeroari egiten zaion eskaintzaren eta horretarako dagoen aurrekontuaren artean, kanpainaren kontrakoa gerta liteke.

Deialdiaren izaerak berak, bonuak deskargatzeko sistemaren berritasunak eta kontsumitutako paper hegalen justifikazioarenak ekarri dute gastuaren aurreikuspenak guztiz bat ez etortzea deialdian hasieran uste zen aurrekontuarekin, eta hura pixka bat gainditu dute. Beraz, beharrezkoa da gehikuntza bat egitea kontu-sailean, eginda dauden gastuei edo kanpaina 2011ko abenduan itxi arte falta diren justifikazio aldietan sortuko direnei aurre egiteko.

2012ko aurrekontuak badu oraingo kanpainan sortu duenaren antzeko kontu-sail bat; beraz, egokitzat jo da "Ostatuetarako, jatetxeetarako, bisitetarako eta turismo jardueretarako deialdia. 2011ko kanpainako" aurrekontuaren zuzkidura handitzea 2012ko aurrekontuaren kargura, ordaindu gabe dauden konpromisoei aurre egiteko.

Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 1eko 119/2011 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz.

AGINDU DUT:

1. 149.900 euroko gastu gehikuntza baimentzea, 2012ko gastuen aurrekontuko kontu-sailaren kargura, hemen adierazitakoaren parekoa baita:

ZENBATEKOA

AURREKONTUKO KONTU-SAILA

EKITALDIA

Krisiaren aurkako neurriak-03. Dohaineko bisitak eta deskontuak turismo jardueretan

2012

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

4. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2011ko abenduaren 16an.-Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

Iragarkiaren kodea: F1202365