38. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Aldaketa Atezko Udalaren herrilurretako aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Atezko Udalak, 2011ko abenduaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, aldaketa hasiera batean onetsi zuen, gehiengo osoz, Atezko Udalaren herrilurretako aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Hura 2011ko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantza behin betikoz onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Eritze Atetzen, 2012ko otsailaren 7an.-Alkatea, Francisco Javier Nuin Ibero.

TESTUA

15. artikuluaren C atala honela gelditu da:

Aprobetxamenduak zein ibarreko herritan dauden, urtean bederen bederatzi hilabetez eta jarraian bizi izatea bertan. Herrilurretako larreen aprobetxamenduei dagokienez, Atezko Ibarraren beste entitate batzuetako Ibarreko beste bizilagun batzuek ere parte hartu ahalko dute. Aprobetxamenduan lehentasuna izango dute Eguarasko bizilagunek.

17. artikulua honela gelditu da:

Lurzatiak zein udalerritan dauden, bertan egon beharko dira erroldatuta. Udalerri horretako bizilagunek interesik ez badute, Atezko Ibarreko Udalaren beste entitate batzuetako bizilagunei esleitu ahalko zaizkie.

Iragarkiaren kodea: L1202116