34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har 1/2012

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: Diana Marjorie Santos Mendozak eskaturik, Cafe Campus Pamplona, Sociedad Limitada enpresaren aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000001/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Erabaki da:

Diana Marjorie Santos Mendozak, kaleratze bat erreklamatzeko, Cafe Campus Pamplona, Sociedad Limitadaren aurka jarritako demanda tramitatzeko onartzea eta erregistro liburu egokietan erregistratzea. Dei egiten zaie alderdiei adiskidetze ekitaldia egiteko idazkari judizialaren aurrean eta, beharrezkoa bada, adiskidetze ekitaldia eta judizioa epaile magistratuaren aurrean (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik). 2012ko otsailaren 28an, 10:10ean, eginen da adiskidetze ekitaldia idazkari judizialaren aurrean, epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan eta, beharrezkoa bada, 2012ko otsailaren 28an, 10:15ean, adiskidetze ekitaldia eta judizioa, 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an. Igor bekio demandaren eta gainerako agirien kopia alderdi demandatuari. Alderdiei ohartarazten zaie baliatu nahi dituzten frogabide guztiak eraman beharko dituztela epaiketara, hala nola beste alderdiak frogabide gisa proposatu eta epaitegi honek onartzen dituen agiriak ere. Bidezko arrazoirik gabe aurkezten ez badira, onartutako probari dagokionez beste alderdiak egiten dituen alegazioak frogatutzat har daitezke. Ohartarazten da ezen, formazko zitazioa egin arren, demandatzailea agertzen ez bada edo judizioa eteteko bidezko arrazoirik alegatzen ez badu, ulertuko dela demandan atzera egin duela (LJALaren 83.2 artikulua) eta demandatua bidezko arrazoirik gabe ez agertzea ez dela oztopo izanen judizioa egiteko, aurrera eginen baita auzi-ihesean dagoela deklaratu beharrik gabe (LJALaren 88.3 artikulua). LJALaren 81.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz, eman bekio epaileari froga prestatzeko eginbideen berri, bidezko ebazpena eman dezan. Legelariaz baliatzeko eskaera egina dagoela eta jakinarazpenetarako helbidea adierazita dagoela ulertzen da.

Aurka egiteko bidea: organo judizial honetan berraztertzeko errekurtsoa, idazkari judizialari zuzendua, aurkeztuta, hura jaso eta ondoko hiru egun balioduneko epean; errekurtsoa jartze hutsak ez du etengo errekurritutako ebazpena (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 186.3 eta 187. artikuluak).

Ikusirik emandako legezko manuak eta oro har kasu honetan aplikatzekoak diren gainerakoak, epaileak hauxe erabaki du idazkari honen aurrean:

Eskatutako dokumentu bidezko frogari dagokionez, egin bekio errekerimendua alderdi demandatuari eskatutako agiriak ekar ditzan adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko ezarritako eguna baino hamar egun lehenago; ohartarazten zaio ezen, bidezko arrazoirik gabe agiri horiek ekartzen ez baditu, erabakitako frogari buruz aurkako alderdiak egindako alegazioak frogatutzat jotzen ahalko direla (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen Legearen 94.2 artikulua).

Alderdiaren galdeketaren frogari dagokionez, froga hori eskatu baita, egin bekio zitazioa alderdi demandatuari eta ohartaraz bekio agertzen ez bada, edo, ohartarazita egon arren, deklaraziorik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio, galderetan aipatzen diren egitateak aitortutzat jo ahal izanen direla epaian, betiere galdekatua haietan pertsonalki aritu bada eta haiek egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein hein batean.

Eta Cafe Campus Pamplona, Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko otsailaren 3an.-Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1201977