34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Aurrekontuetako aldaketa behin betiko onetsirik

Aurrekontuetako aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2012ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Kreditu berezia.

Kontu-saila:1 432 76601 Mezkirizko kontzejua -Sareak berritzeko eta zolatzeko proiektuaren %30: 3.150,00 euro.

Finantzabidea. Kontu-saila: 1 870. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 3.150,00 euro.

Kreditu berezia.

Kontu-saila:1 432 76602 Erroko kontzejua -Sareak berritzeko eta zolatzeko proiektuaren %30: 5.274,75 euro.

Finantzabidea. 1 870 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 5.274,75 euro.

Erroibarren, 2012ko otsailaren 1ean.-Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1201850