34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2012ko otsailaren 8an hartua, Lukingo udalerriko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.

Irailaren 26ko 1309/2011 Errege Dekretuaren bidez deialdia egin zen martxoaren 28ko 424/2011 Errege Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen udaletan hauteskunde partzialak egiteko; bigarren deialdi horretan Lukingo udalbatza osatzeko hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko 5/1985 Lege Organikoaren 181. eta 182. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak Lukingo udalerriko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Lukingo udalerriko Kudeaketa Batzordea izendatzea. Honako hauek dira: Aurelio Ramón Pardo Gil jauna, Jesús Bacaicoa Maeztu jauna, Francisco Javier Urabayen Gil jauna, Circe Marina Gómez Izarra andrea eta María Pilar Salanueva Urra andrea. Horiek beren artean aukeratuko dut Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Lukingo Udalari jakinaraztea.

Iruñean, 2012ko otsailaren 8an.-Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkaria ordeztuz (Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren otsailaren 8ko 1/2012 Foru Dekretua), Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

Iragarkiaren kodea: F1202275