251. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Ordenantza moldatzearen behin betiko onestea

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzarre Nagusiak, 2012.eko urriaren 25ean egindako bileran, ur-hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta Uraren Ziklo Integralari dagozkion beste jarduketa eta zerbitzuengatiko diru-sariak Arautzeko Ordenantzaren behin behineko oneste erabakia hartu zuen, 2013. urteko ekitaldirako (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, izan ere 2012.eko urriaren 30ko 213. zenbakian).

Uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak moldaturikoa, arau harturik, eta publikoari erakusteko epea iraganik alegaziorik aurkeztu ez delarik, agintzen da haren testu osoaren argitaratzea, dagozkion ondorioak sor ditzan.

UR-HORNIDURA, ESTOLDERIA ETA SANEAMENDUA, ARAZKETA ETA URAREN ZIKLO INTEGRALARI DAGOZKION BESTE JARDUKETA ETA ZERBITZUENGATIKO DIRU-SARIAK ARAUTZEKO ORDENANTZA

I. TITULUA

Iruñerriko Zerbitzuak, S.A.ren diru-sariak,
uraren ziklo integralari dagokionean

I. KAPITULUA

Aplikazio eremua

1. artikulua. Ordenantza hau, Iruñerriko Mankomunitatea osatzen duten Udalen eremuetan izanen da aplikagarria, non arau-testu honek hartzen eta arautzen dituen zerbitzuak ematen diren, bai eta, halakotan, integraturik egon gabe ere, ur-hornidura egiten edota ur-isurpenak biltzen diren beste haietan ere.

Estatutuen 9. artikuluaren araberakoan, Mankomunitateak bere zerbitzuak udal eremuaren zati batean -Kontzeju batean edo zenbaitetan- ematen ditueneko kasuetan, honako Ordenantza zerbitzu- prestazioa egiten deneko Kontzejuen eremuetan soilik izanen da aplikagarria.

II. KAPITULUA

Emandako zerbitzuak

2. artikulua. Emandako zerbitzuak, ordenantza honetan arautzen diren zerbitzu eta jardueren gertatzezko edo ahalbidezko erabilpena egin edo egin ahal izatearen kariaz zehazten dira. Direlako zerbitzu eta jarduerak, dagozkien diru-sariak sorrarazten dituztenak, ondoan zerrendatzen diren hauek dira:

a) Edateko ur-horniduraren zerbitzuaren eskuragarritasuna eta mantenimendua.

b) Saneamendu eta estolderia sare lokalen eskuragarritasuna eta mantenimendua.

c) Edateko ur-horniduraren zerbitzuaren erabilpena. Ezarriko den diru-saria uraren erabilera edo zertarakoaren arabera aldakor gertatu ahal izango da, horniduran emandako urari erabilpen ezberdinak eman eta neurketa ekipo bakarra dagoenean tarifa konbinatuak ezarriko direlarik.

d) Edateko ur-hornidura edo/eta hondar-uren hustuketaren behin-behineko edo behin-betiko kontratazioa egiteko beharrezko jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboen prestazioa.

Ez dira ordaintzekoak izanen erabilera aldaketagatiko kontratuen izapideak eta burutzapena, baldin eta titularitatea aldatzen ez bada, hala nola beste kontratu bateko titularitatearen aldaketa edo subrogazioa, Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzaren 101. eta 102. artikuluek arauturikoarekin bat. Halaber, dagokion bajaren ondorengo 30 egun naturaleko epean egiten diren alta kasuetan, honetatik kanpo geratzen direlarik Ordenantza horren 98. artikuluko 1c, e eta f ataletakoren bat aplikatzearen ondorioz egindakoak.

e) Edateko uren distribuzio sare edota hondar-ur hustuketa sareetara lotzeko eskubidea. Hornidura edota saneamendu zerbitzuak egitez eskura izatearen gertakariaz zehazten da.

f) Ikuskapen-lana, enpresaren langileek burututakoa, Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzan ezarritako arauen betetze osoa egiaztatzeko bideratua, beroietan arauturikoaren infrakzioa gertatzen den kasuetan.

3. artikulua. SCPSAko Administrazio Kontseiluak bidezko diru-sariak erabakiko ditu ur-hartzeen burutzapenak finantzatzeko, nola edateko uren distribuzio sareetarako, hala hondar-uren hustuketa sareetarako, bai eta prezintaketetan, eta kontadoreen egiaztapen, ezarpen eta ordezkapenetan ere, edo beste lanetan ere, horrelakoak aipatu Sozietateak burutzen dituen kasuetan.

III. KAPITULUA

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. ordaintzera beharturik daude:

a) Ordenantza honetako 2. artikuluaren a), b), c) eta d) ataletan zehazten diren zerbitzuen kasuan, dagokien hornidura-kontratuaren titularra. Kontraturik gabeko ur-hartunea baimentzeko eskaerak egiten badira, baimen hori eskatzen duenak ordaindu behar du.

b) Ordenantza honetako 2. artikuluaren e) atalean zehazten diren zerbitzuak direnean:

b.1.) Etxebizitzetako Ur-lotuneak: Etxebizitzen sustatzailea izanen da ordaintzera beharturik, eta, halakorik egon ezean, 2.e) artikuluko zerbitzuak eskatzeko unean egoera horretan dagoena.

Etxebizitza-promozioak.-Nolanahi ere, eragileak eraikuntza-proiektua burutzea agindu lezakeeneko eraikitzaileak delako tarifa ordaindu ahal izanen du, halakoetan, zenbatekoa eragilearengandik berreskura daitekeelarik.

b.2.) Merkataritza zentroetarako higiezinetako ur-lotuneak edo bulegoak dituzten eraikinetakoak, jarduketa bakarra eskatzen eta zenbait lokal hartzen dituztenak: sustatzailea izanen da ordaintzera beharturik, eta, halakorik egon ezean, 2.e) artikuluko zerbitzuak eskatzeko unean egoera horretan dagoena.

Gainerako ur-lotuneak: Ur-lotunea eskatu duenak, edo, halakotan, 2.e) artikuluko zerbitzuak eskatu dituenak.

c) 2. artikuluaren f) atalean zehazten diren jardueren kasuan, arau-haustea eragin duten pertsona fisiko edo juridikoak.

Hornidura-kontraturik ez dagoen kasuetan, ordaintzera beharturik egonen dira ikuskapena dagokieneko lursail, eraikin, establezimendu, zentro, lokal eta bestelako higiezinen jabeak, errentariak, edo edonolako erabiltzaileak, beti ere zehaturiko gertakaria dela eta onuradun suertatu izan direnean.

IV. KAPITULUA

Kuotaren oinarria

5. artikulua. 2. artikuluan zerrendaturiko zerbitzuetako bakoitzari dagokion kuota kalkulatzeko oinarriak ondorengoak dira:

a) 2. artikuluaren a) atalean aipatutako zerbitzurako: Kontagailuaren ur-emari nominalaren araberako kuota finkoa, edo kontraturik gabeko ur-hartunea egiteko emandako baimen-motaren arabera.

b) 2. artikuluaren b) atalean aipatutako zerbitzurako: hornidura- kontadorearen ur-emari nominalaren araberako kuota finkoa.

c) 2. artikuluaren c) atalean aipatutako zerbitzurako: Kontagailuak seinalatzen duenaz, edo teknikoki onargarri diren beste prozeduraren bitartez zenbatutakoaz, kontsumitu diren ur metro kuboen kopurua.

d) 2. artikuluaren d) atalean aipatutako zerbitzurako: kuota finkoa.

e) 2. artikuluaren e) atalean aipatutako zerbitzurako: Ur-hartzearen edo deribazioaren diametroaren araberako kuota finkoa, edo diferentzia handiagotze kasuan. Kuota honi koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkio, Eranskinean ezartzen diren erabilpen ezberdinen edo eta eraikinen motaren arabera.

f) 2. artikuluaren f) atalean ezarritako jardueretarako: egindako ikuskapenen kopurua.

V. KAPITULUA

Tarifak

6. artikulua. Kuota kalkulatzeko oinarriei aplikagarri zaizkien tarifak, Eranskinean ageri direnak dira, zerbitzu bakoitzerako.

VI. KAPITULUA

Kuotak

7. artikulua. Zerbitzu bakoitzari egokituko zaion kuota, bere oinarriari dagokion tarifa aplikatzearen emaitza izanen da.

8. artikulua. Aterako den kuotari legeek une bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko zaizkio, haiek ezartzen dituzten era eta baldintzetan.

VII. KAPITULUA

Sortzapena

9. artikulua. 1.-2. artikuluaren a) eta b) ataletan ezartzen diren diru-sariak hil edo lauhileko natural bakoitzeko lehenengo egunean sortuko dira, sareetara lotura eginik duten erabiltzaile guztiendako.

Zerbitzuari atxikitzen diren erabiltzaileendako ere, diru-sariak atxikipena egiten den egunean sortuko dira, nolaz eta, ordaintzera behartutakoak, hil horri geratzen zaizkion egunen proportzio-zatia eta geratzen diren egunei dagokiena, fakturazio-aldia bukatu arteraino, ordain dezan.

Kontraturik gabeko ur-hartuneak eskatu dutenendako, prezioa ur-hartunea baimentzen den unean bertan sortuko dira.

2.-2. artikuluaren c) ataletan ezartzen diren diru-sariak ur erabilpena egiten deneko momentuan bertan sortuko dira.

3.-2. artikuluaren d) atalean ezartzen diren diru-sariak edateko ur-hornidura edota hondar-uren hustuketa-kontratua egiten denean sortuko dira.

4.-2. artikuluaren e) atalean ezartzen diren diru-sariak sortuko dira:

a) Eraikinetako ur-loturetan, eraikuntza lanerako lotura eskatzen den unean edo eraiketa lanetarako ur-hornidura kontratua gauzatzen den momentuan, nahiz eta Ur-lotuneak lehenago eginak izan daitezkeen, poligono baten urbanizatze aldian.

b) Bestelako ur-loturetan, delako lotura baimendua izan orduko.

5.-2. artikuluaren f) atalean ezartzen diren diru-sariak, ordenantzen infrakzioa gertatu izan den kasuetan, Enpresak baimendutako langileek ikuskapen edo egiaztapen bisitaldia egiten duten momentuan sortuko dira.

VIII. KAPITULUA

Ordainarazpena

10. artikulua. Ordenantza honen bidez erregulatzen diren diru-sariak ondoko arauei jarraituz ordainaraziko dira:

1. 2. artikuluaren a), b) eta c) ataletan aurreikusten diren diru-sariak honela ordainaraziko dira:

a) 2,5 m³/h edo ur-emari nominal txikiagoko kontsumoen kontrolerako kontagailuak jarriak dituzten erabiltzaileen kasuan, lau hilabetean behin.

b) 2,5 m³/h baino ur-emari nominal handiagoko kontsumoen kontrolerako kontagailuak jarriak dituzten erabiltzaileen kasuan, baita kontraturik gabeko ur-hartuneak eskatu dituzten erabiltzaileen kasuan ere, hilabetean behin.

2. 2. artikuluaren d) eta e) ataletan aurreikusitako diru-sariak sortzapena egiten den momentuan ordainaraziko dira.

3. 2. artikuluaren f) atalean aurreikusitako diru-sariak subjektu pasiboari jakinarazten zaion momentuan ordainaraziko dira.

IX. KAPITULUA

Diru-bilketa

11. artikulua. 1. Ordenantza honetan zehazten diren zerbitzuak ematetik sortzen diren zorrak "jakinarazpen gabeko" kontsideratuak izanen dira, 2. f) artikuluan aipatzen diren jardueretatik sortzen direnak izan ezik.

2. 2. artikuluaren a), b) eta c) ataletan aurreikusten diren diru-sariek sortzen dituzten zorrak, behin eta 10. artikuluak aurreikusitakoaren arabera ordainaraziak, sortzapena izan eta ondorengo hilabeteko epean ordaindu beharko dira.

3. 2. artikuluaren d) atalean aurreikusten diren diru-sariak beren sortzapenean bertan ordaindu beharko dira, baldin eta 12. a) artikuluan aurreikusten den ordaintzeko era eskatu ez bada, halakotan 30 egun naturaleko epean ordaindu beharko baitira.

4. 2. artikuluaren e) atalean aurreikusten diren diru-sariak, Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzaren araberakoan behin Ur-lotunea egiteko eskubidea ezagutua izan eta gero, sortzapena egiten denean ordaindu beharko dira. 9.4 artikuluaren b) lerroaldean zehazten den kasuan, obrarako hornidura-kontratua eratzen den momentuan ordaindu beharko dira.

5. 2. artikuluaren f) atalean aurreikusten diren diru-sariak, ordaintzaileari jakinarazten zaion egunetik aurrera kontaturik, hilabeteko epean ordaindu beharko dira.

6. Ezarritako epean ordainduak ez diren diru-sariei dagozkien zenbatekoak legezko interes-tasa aplikatzetik sortzen den kopuruan gehituak izanen dira.

Korrituei dagokien zenbatekoaren sortzapena borondatezko ordainketa epea amaitzen den egunean gertatuko da, eta borondatezko ordainketa epea amaitzen den hilabetearen ondokoaren azken egunetik aitzina ordainaraziko dira.

Berantze-korrituak ez zaizkie aplikatuko beren jarduerak lege-ordenamendu pribatuari egokitu behar duten Administrazio Publiko, Erakunde Autonomo eta zuzenbide publikoko Entitateen zorrei.

12. artikulua. 1.-Zorren ordainketa ondoko eran bete ahal izanen da:

a) Zorren ordainketa helbideratu duten ordaintzaileendako, beraiek seinalatutako Banku edo Aurrezki Entitatean eta kontuko zordunketa bidez.

b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten ordaintzaileendako, edota helbideratua izan arren edozein arrazoirengatik zorrak bete gabe gera litezkeen kasuetan, Iruñerriko Zerbitzuen Bulegoetan.

2.-Nahiz eta 9.1 artikuluan ezarritakoa hala izan, kontratuaren deuseztatzeak sortzapen eskubideak ezabatuko ditu, eta, hala, iraungipen dataz ondorengo egunei dagozkien ordainarazitako eta ordaindutako diruak ordaintzaileari itzuli beharko zaizkio.

II. TITULUA

Saneamendu kanonari buruz

13. artikulua. Saneamendu kanona 10/1988 Nafarroako hondar-uren saneamenduari buruzko Foru Legean, abenduaren 29koa, eta apirilaren 5eko 82/1990 Foru Dekretuaren bitartez onartutako Araudi garatzailean arauturik dago.

14. artikulua. Kanonaren zenbatekoa, zein 10/1988 Foru Legearen Hirugarren Xedapen Iragankorrari jarraiki ezartzen den, aurrekontu-urtealdi bakoitzerako dagokion Nafarroako Aurrekontu Foru Legean finkaturik geratzen da.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ordenantza honek 2013ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA: TARIFAK

1. 2.a) artikuluan aurreikusitako zerbitzuak

1.1. Kuota finkoak hornidura: ezarritako kontagailuaren ur-emari nominalaren arabera

KONTAGAILUAREN UR-EMARI NOMINALA

LAUHILEKO KUOTA

1,5 m³/ordu arte

9,81 euro

2,5 m³/ordu arte

24,22 euro (*)

(*) 1,5 m³/ordu baino ur-emari handiago eta 2,5 m³/ordu baino txikiagoko edo ur-emari bereko kontagailua ezarririk dagoen kasuetan, beti ere etxeko erabilpenerako, hots, 1. Tarifakoa esklusiboki, 1,5 m³/ordu edo ur-emari txikiagoko kontagailuendako ezarririk dagoen ur-hornidura kuota finkoa aplikatuko da.

KONTAGAILUAREN UR-EMARI NOMINALA

HILABETEKO KUOTA

3,5 m³/ordu arte

21,24 euro

6 m³/ordu arte

30,35 euro

10 m³/ordu arte

45,41 euro

15 m³/ordu arte

81,40 euro

25 m³/ordu arte

121,30 euro

40 m³/ordu arte

225,00 euro

60 m³/ordu arte

314,13 euro

100 m³/ordu arte

491,00 euro

150 m³/ordu arte

1.196,27 euro

250 m³/ordu arte

1.424,06 euro

400 m³/ordu arte

2.219,22 euro

1.2. Sutetarako ur-hargune zigilatuengatiko kuotak.

Kuota finkoak, Ur-lotunearen diametroaren arabera:

UR-LOTUNEAREN DIAMETROA

LAUHILEKO KUOTA

30 mmkoa

10,92 euro

40 mmkoa

20,97 euro

50 mmkoa

32,73 euro

65 mmkoa

43,62 euro

80 mmkoa

81,90 euro

100 mmkoa

114,66 euro

125 mmkoa

180,20 euro

150 mmkoa

442,32 euro

200 mmkoa

523,64 euro

250 mmkoa

818,22 euro

1.3. Kuotak sarean kontraturik gabeko ur-hartunea izateagatik

Kuota finkoak, emandako baimen-motaren arabera

UR-HARTUNEA

HILEKO KUOTA

Ureztatze-ahoko hartunea

Ura zisternetan kargatzea

21,24 euro

30,35 euro

2. 2. b) artikuluan aurreikusitako zerbitzuak

2.1. Kuota finkoak - estolderia-saneamendua

Ezarritako hornidura-kontagailuaren ur-emari nominalaren arabera

KONTAGAILUAREN UR -EMARI NOMINALA

LAUHILABETEKO KUOTA

1,5 m³/ordu arte

9,81 euro

2,5 m³/ordu arte

24,22 euro (*)

(*) 1,5 m³/ordu baino ur-emari handiago eta 2,5 m³/ordu baino txikiagoko edo ur-emari bereko kontagailua ezarririk dagoen kasuetan, beti ere etxeko erabilpenerako, hots, 1. Tarifakoa esklusiboki, edo bestela etxeko erabilpena edo ureztapen pribaturako esklusiboki, hots, 4.3 tarifa konbinatukoa 1,5 m³/ordu edo ur-emari txikiagoko kontagailuendako ezarririk dagoen ur-hornidura kuota finkoa aplikatuko da.

KONTAGAILUAREN UR -EMARI NOMINALA

HILABETEKO KUOTA

3,5 m³/ordu arte

21,24 euro

6 m³/ordu arte

30,35 euro

10 m³/ordu arte

45,41 euro

15 m³/ordu arte

91,40 euro

25 m³/ordu arte

121,30 euro

40 m³/ordu arte

225,00 euro

60 m³/ordu arte

314,13 euro

100 m³/ordu arte

491,00 euro

150 m³/ordu arte

1.196,27 euro

250 m³/ordu arte

1.424,06 euro

400 m³/ordu arte

2.219,22 euro

3. 2. c) Artikuluan aurreikusitako zerbitzua-kontsumoa

3.1. Kuota Aldakorra: m3ko prezioa

Tarifa 1. Etxeko erabilpena, zerbitzu publikoko erabilpena (Administrazio Publikoak) eta gizarte-interesekoa ................................................. 0,2819 euro

Tarifa 2. Industria erabilpena, merkataritza erabilpena, nekazaritza eta abeltzaintza erabilpenak eta suteen aurkako erabilpena 0,4285 euro

Tarifa 3. Ureztapen pribatuko erabilpena eta aisia-baratzetako erabilpena 0,8240 euro

Tarifa 4. Erabilpen konbinatuen tarifak.

4.1 Etxekoa-Merkataritza-Ureztapena

14 m³/hil arte ................0,2819 euro

14-25m³/hil ................. 0,4285 euro

Gainerako kontsumoa ......... 0,8240 euro

4.2 Etxekoa-Merkataritza

14 m³/hil arte 0,2819 euro

Gainerako kontsumoa 0,4285 euro

4.3 Etxekoa-Ureztapena

14 m³/hil arte 0,2819 euro

Gainerako kontsumoa 0,8240 euro

4.4 Merkataritza-Ureztapena

12 m³/hil arte 0,4285 euro

Gainerako kontsumoa 0,8240 euro

Tarifa 5.1 Zerbitzu publikoko erabilpena (Iruñerriko Udal Zerbitzuak) ......... 0,2622 euro

Tarifa 5.2 Eremu publikoak ureztatzeko erabilpena .................. 0,3082 euro

Tarifa 5.3. Udalaren ureztatze-erabilpena .......................... 0,2947 euro

Tarifa 6. Mankomunatu gabeko Udal-Entitateri eman ur-hornidura

-Zisterna bidezko hornidura barne- ................................. 0,3398 euro

Tarifa 7. Obrak burutzeko erabilpena, behin behineko zerbitzu berezitako erabilpena, eta zisterna bidezko hornidura ................ 0,7438 euro

Tarifa 8. Izkutuko ur-ihesagatik gertaturiko kontsumoak .............. 0,2819 euro

Tarifa hau (8) aplikatzea ondorengo zirkunstantzia guztiak gertatzen direlarik egin ahal izanen da, izan ere egokiro egiaztaturik direnean:

1. Ezkutuko ur-ihesa izan beharko du, subjektu pasiboak aldez aurretik tutuerian edo neurgailuetan matxuraren berririk ez duelako moduan.

2. Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeria egon, ihesa gertatzeko unean, halakotan, ez eta gertatutako unearen ondoren ere.

Ur-ihesa eragin zuen hautsi edo matxuratutako instalakuntzaren konponketa hura bazela jakin eta ondorengo 7 eguneko gehienezko epean egina beharko du.

3.2 Mugagabeko iraupena duen hornidura eta saneamendu kontratu batengatiko zerbitzuen erabilpenean erabilera aldaketa egiaztatuko bada, Iruñerriko Zerbitzuak, S.A.k tarifa aldatzeari ekingo dio, nolaz eta begiraturiko benetako erabilera fakturatzeko xedeaz.

4. 2. d) Artikuluan aurreikusitako zerbitzuak. Kontratazioa ............ 132,52 euro

5. 2. e) Artikuluan aurreikusitako zerbitzuak. Ur-hartzeko lotura-eskubidea

5.1. Hornidura eta saneamendu sareetara ur hartzeko lotura egiteko eskubideak: loturaren diametroaren araberako tarifa estandarra, zeinari seinalatzen diren koefiziente zuzentzaileak aplikatuko baitzaizkio:

LOTURAREN

DIAMETROA

OINARRIA
EURO

KOEFIZIENTE
ZUZENTZAILEA

(1") arte 25 mm

696,79 euro

Etxebizitza libreak eta prezio mugatuko libreak (*)

0,45

(1" 1/4) 30 mm

1.318,55 euro

E.A.O. (*)

0,30

(1'1/2) 40 mm.

2.638,49 euro

Prezio tasatuko etxebizitzak eta eraikinen birgaikuntza (*)

0,35

(2") 50 mm.

4.049,80 euro

Lur-saila duen etxebizitza (E.A.O. izan ezik), eta sare berriztatzea dela eta Ur-lotunerako eskariak

0,80

65 mm.

5.394,79 euro

Industria, merkataritza, igeritoki pribatuak

1,00

80 mm.

6.740,48 euro

Jabetza publikoko ondasunak, erabilpen edo zerbitzu publikokoak

0,20

100 mm.

9.443,62 euro

Ureztapen publikoa

0,20

125 mm.

17.720,97 euro

Ureztapen pribatua

2,00

150 mm.

36.100,29 euro

Obrak eta behin-behineko erabilpena gehienez 2 urte

0,20

200 mm.

64.728,33 euro

250 mm.

101.135,49 euro

* Ateratzen den zenbatekoa %40az gehitua izanen da Ur-lotunea bulego edo etxazpiak dituen etxebizitzarako den kasuetan.

5.2. Suteen aurkako jarduneko kontsumorako Ur-lotunea egiteko eskubideak: loturaren diametroaren araberako tarifa estandarrak:

UR-LOTUNEAREN DIAMETROA

ZENBATEKOA

80 mm artekoa

100 mm

125 mm

150 mm edo handiagoa

382,70 euro

694,99 euro

1.090,55 euro

2.677,86 euro

5.3 Bi edo erabilpen gehiagorako deribazioak dituen halako diametroko ur-lotunea egiten den kasuetan, deribazio bakoitza lotura ezberdina bailitzan tramitatuko da, bakoitzari erabileraren kariaz dagokion koefizientea aplikatuz. Hala ere, eskatzaileak bakarrik lotura nagusia tramita dadin bere nahia adierazi ahal du, deribazioak alde batera utziz, eta halakoetan 1 koefizientea aplikatuko delarik.

5.4 Erregistroaren giltza diametro txikiagokoa bada, tarifa delako diametroaren gainean ezarriko da.

5.5 Ur-lotune bati edo ur-lotune deribatu bati koefiziente zuzentzaile bat baino gehiago aplikagarri zaionetan, zerbitzuan erabilera desberdinak batera egiten direlako, lotura-eskubideen zenbaketa lotura horretatik hornitzen diren etxebizitza guztien gainean koefiziente zuzentzaileak aplikatzean ateratzen den batuketa izanen da, koefiziente bakoitza erabilerak duen proportzioan.

5.6 Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzarekin bat, soilik hornidura sarera ur-hartze lotunea egiteko eskubidea, edo soilik saneamendu sarera lotura egiteko eskubidea eskatzen deneko salbuespen kasuetan, ondoko arauak ezartzen dira:

a) Hornidura sarera ur-hartze lotura egiteko eskubideak: tarifaren zenbatekoa globalaren %50ari dagokiona izanen da. Kasu honetakotzat hartzen dira ureztapenerako lotura-eskariak.

b) Saneamendu sarera lotura batua (hondar-ur eta euri-urak aldi berean) egiteko eskubideak: loturaren diametroaren araberako tarifa estandarrak:

LOTUNEAREN DIAMETROA

OINARRIAK

160 mmkoa

200 mmkoa

250 mmkoa

315 mmkoa

400 mmkoa

500 mmkoa

355,38 euro

989,63 euro

1.572,90 euro

2.439,10 euro

3.958,53 euro

6.183,63 euro

Oinarriei 5.1 atalean ezarritako koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkie.

c) Hondar-ur edo euri-uretako lotura egiteko eskubideak: tarifaren zenbatekoa b) atalean aurreikusten denaren %50ari dagokiona izanen da.

6. 2. f) Artikuluan aurreikusitako jarduerak

Egindako ikuskapen bakoitzarengatik ...............................61,46 euro

7. Pentsioa edo errenta jasotzen duten eta diru-behar handiko egoeran daudenendako kuota berezia

Ordenantza honetan arautzen diren etxeko erabilerako hornidura eta saneamendu zerbitzuak emateari aplikatzekoak zaizkion prezioen kuota osoa, era orokorrean aplikagarria den kuotaren %10 aplikatzetik sortzen den kantitatea bezainbestekoa izanen da, kasu hauetan:

a) Ordaintzailea Gizarte Segurantzaren pentsio baten onuraduna denean, edota Nafarroako Mendekotasun Agentziaren edo INEMek diru-behar handiko egoeratzat jotako batean egoteagatik onetsitako prestazio baten onuraduna denean, zenbatekoa Efektu Anitzetarako Errenta-Adierazle Publikoa, indarreko EAEAPa, bider 1,25 ateratzen den kopurua gainditzen ez duela, edota ezkontide edo gisa bereko bizikidea duenean 1,50 aldiz delako EAEAPa, bion diru sarrerak baturik, gainditzen ez duela. Ezkontidea ez den beste ezein familia zamarik izanez gero (adin txikiko seme-alabarik, 23 urte arteko eta adin horretako seme-alabarik ikasketa egiten ari edo legezko langabetu egoeran, edo seme-alaba ezindurik eta diru sarrerarik gabeak), aipatu diru-muga horiei menpeko lagun bakoitzagatik delako EAEAPa 0,26 aldiz gehituko zaie.

b) Ordaintzaileak ez duenean diru sarrera ekonomikorik eta premia ekonomiko bereziko egoera egiaztatzen dutenean gizarte zerbitzuek.

c) Ordaintzailea sartuta dagoenean tokiko erakundeek garatutako Enplegu Sozial Babestuko proiektuetan.

Ezin izanen dute tarifa honetaz baliatu, aurreko baldintzetako bat bete izanik ere, urteko kopurua EAEAPa bider 1,25 baino handiagoa batzen duten beste diru-sarrera gehigarriak jasotzen dituztenek, eskatzailearen eskutik zein etxebizitza berean bizi direnen eskutik. Halaber, eskatzailearen edo bizikideen ondare higigarri zein higiezina ez da 24.000 euro baino handiagoa izanen, ohizko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aurreko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eskatzaileek ondokoak ekarri beharko dituzte:

1. Eskabidea

2. Jasotako prestazioaren egiaztagiria

3. Errenta edo Ondare Aitorpena, edo horrelakorik egin behar ez izateko Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren agiria, hala nola eskatzailearen edo bizikideen diru sarrerak egiaztatzen dituzten beste agiriak.

4. Udal Erroldatik eratorritako Elkarbizitza Egiaztagiria.

Edonola ere, tarifa honen erabiltzailea ur-hornidura eta saneamendu kontratuko titularra edo bere ezkontidea izanen da.

Iruñerriko Zerbitzuak, S.A.k, edozein unetan, tarifa hau emateko eskatzen diren betebeharrak mantentzen direlako egiaztapena egin ahal izanen du, baldintzok betetzeari utzi edo egiaztapenean eskaturiko agiriak ekartzen ez dituzten onuradun guztiei tarifa osoa aplikatuko dielarik.

8. Irabazteko asmorik gabeko jardueran, hirugarren munduarentzako laguntzak biltzen aritzen diren gobernuz kanpoko erakundeendako kuota berezia:

Ordenantza honetan arautzen diren prezioetarik edozeini dagokion kuota osoa, era orokorrean aplikagarri den kuotari %10 aplikatuz ateratzen dena bezainbestekoa izanen da, ordaindu behar duena Gobernuz kanpoko erakundea denean, eta zerbitzua zuzenki egintza publikorakoa denean, irabazteko asmorik gabea, eta horren xedea bere asmoetarako laguntzak biltzea denean.

Iruña, 2012.eko abenduaren 20a.-Mankomunitate-Buru, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L1217699