245. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

1. poligonoko 238. lurzatiaren xehetasun azterlana.
Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2012ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, besteak beste, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun azterlanaren proiektua, lerrokadurak aldatzeko, gero garaje atxikia eraikitzeko, Agoizko Irigai urbanizazioan, 7. zenbakian behean (udal katastroko 238. poligonoa, 1. lurzatia), Pedro Ventura Aristuk aurkeztua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Agoitzen, 2012ko azaroaren 28an.-Alkatea, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1216762