245. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LOGROÑOKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen zedula. 247/12 betearazpena

Judit González Barriales andreak, Logroñoko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Germán Prado Alonsok eskaturik, Fundación Canónica San Pablo de Siloe enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 247/12 prozeduran, hitzez hitz hauxe dioen/dioten ebazpena/k eman da/dira, 2012ko azaroaren 2an:

Xedatu dut: 465/11 demanda autoetan 2012ko maiatzaren 11n emandako epaia betearazteko 185/12 agindu orokorra ematea alderdi betearazlearen alde, hots, German Prado Alonsoren alde, eta betearazpenpeko alderdiaren aurka, hots, Fundacion Canónica San Pablo Siloeren aurka, 44.182,03 euroko printzipala ordain dezan, gehi beste 3.877 euro behin-behinean, betearazpena bideratu bitartean sor daitezkeen interesetarako eta betearazpenaren kostuetarako, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.

Auto hau, idazkari judizialak emanen duen dekretua eta betearazpen-demandaren kopia aldi berean jakinaraziko zaizkio betearazpenpeko alderdiari, PZLaren 553. artikuluak ezartzen duen moduan, eta betearazpenpeko alderdia ohartarazitzat jotzen da ebazpen honen hirugarren eta laugarren arrazoibide juridikoetan aipatutako ondorioetarako, LJLaren 251.2 eta 239.3 artikuluek xedatzen dutenarekin bat, eta enpresa zordunaren langileen ordezkariei, LJLaren 252. artikuluak agindutakoarekin bat.

Auto honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, organo judizial honi zuzendua, jakinarazi eta hiru egun balioduneko epean. Errekurtso horren bidez, ebazpenak zer arau-hauste duen adieraziko da, baita eskatu diren prozesuko betebehar eta baldintzak bete diren ala ez ere, eta, horretaz gainera, abiarazitako betearazpenari buruzko aurkakotasuna ondorioztatzen ahalko da, honako hauek argudiatuz: agiri bidez frogatutako ordainketa edo betetzea, betearazpen ekintzaren preskripzioa edo betearazi nahi den erantzukizuna galarazten, amaitzen edo salbuesten duten beste egitate batzuk, betiere titulua eratu ondoren gertatu badira. Zorren konpentsazioa ez da betearazpenari aurka egiteko arrazoi gisa onartuko.

Errekurtsogilea ez bada gizarte segurantzako araubide publikoari lotutako langile edo onuradun, 25 euro jarri beharko ditu, errekurritzeko gordailu gisa, Lan arloko 3. Epaitegi honek Baneston irekita duen kontsignazioen kontuan, hots, 4191/0000/ kontuan, kontzeptuaren eremuan "Errekurtsoa" eta, ondotik, "30 Lan arloa-Berraztertzea" adierazita. Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia egiten bada, aipatu kontu zenbakiaren ondoren eta hutsune batez bereizita "30 Lan arloa-Berraztertzea" kodea adieraziko da. Kontu berean ordainketa bat baino gehiago egiten bada, diru-sarrera bat zehaztu behar da kontzeptu bakoitzeko (baita mota bereko edo bestelako beste errekurtso batzuetarako ordainketak direnean ere), errekurritzen den ebazpenaren data jarriz oharretarako tartean, ee/hh/uuuu formatuan. Ordainketa horretatik salbuetsita daude fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Epaile magistratua. Idazkari judiziala.

Eta Fundación Canónica San Pablo de Siloeri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, edo, bidezkoa bada, ad cautelam, honako hau egiten dut, argitara eman dadin epaitegi honetako iragarki-oholean eta, bidezkoa bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Logroñon, 2012ko azaroaren 2an.-Idazkari judiziala, Judit González Barriales.

Iragarkiaren kodea: J1216111