245. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

128/2012 FORU DEKRETUA, abenduaren 12koa, Gemma Botín Cociña andrea Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaile izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 108. artikuluak xedatzen du erakunde publikoetako zuzendari kudeatzaileak izendatu eta kargutik kentzea Nafarroako Gobernuari dagokiola, foru dekretu bidez, eta erakundea atxikia duen departamentuko titularrak proposaturik.

Hori horrela, Gizarte Politiketako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko abenduaren 12an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Gemma Botín Cociña andrea Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaile izendatzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2012ko abenduaren 12.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo. Gizarte Politiketako kontseilaria, Iñigo Alli Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1217306