245. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Alkatetzaren eskuordetzea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi baitzen),

DEKRETATU DUT:

1.-Oihane Uribeetxeberria Garmendia zinegotziaren esku uztea Alkatetzaren eginkizunak, 2012ko azaroaren 29tik, alkate titularra itzuli bitartean.

2.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.-Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehen bilkura arruntean.

Lakuntzan, 2012ko azaroaren 29an.-Alkatea, Jose Ramon Garin Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L1216760