245. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Udalbatzako kideen lansariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainen akordioaren aldaketa

Araizko Udalak, 2012ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, Udalbatzako kideen lansariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak delako erabakia aldatzea onartu zuen:

Lehena: Udalbatzako kide anitzeko organoen bilkuretan parte hartzeagatik, bilkura-sari hau finkatu da, erabateko dedikazioa edo partziala ez dutenentzat:

Udalbatzako kide anitzeko organoen bilkura bakoitzean parte hartzeagatik: 55 euro.

Gehienez ere, kide anitzeko organoen hamabost bilkuretan parte hartzeagatik jasoko du bilkura-saria Udalbatzako kide bakoitzak.

Bigarrena. karguan aritzean sortzen diren gastuen kalte-ordainak agiri bidez frogatu beharko dira. Bidaia bere ibilgailuan egiteagatik, 0,35 euro ordainduko dira kilometro bakoitzeko.

Hirugarrena. erabaki hau aditzera ematea, aldez aurretik Udaletxeko iragarki oholean jarriz eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Laugarrena: 2011ko ekainaren 30ean egin oso bilkuran onartutako akordioaren bestelako atalek indarrean segitzen dute.

Bosgarrena: aldaketak 2012. urteko gastuei aplikatuko dira.

Araitzen, 2012ko azaroaren 29an.-Alkatea, Lazaro Goikoetxea Beraza.

Iragarkiaren kodea: L1216827