241. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

2013ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

2013ko plantilla organikoa onesteko erabakia 2012ko urriaren 25eko osoko bilkuran hartu zuen Udalak eta 2012ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 5ean, eta jendaurreko epea iragan da inork haren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz bada, behin betikoz onetsirik gelditu da.

Funtzionarioa

Lanpostua: Idazkaria. Kopurua: 1. Funtzionario izaerako lan harremana. Maila: A. Osagarriak: Lanpostuko osagarria: %28,72. Bateraezintasunekoa: %35. Sarbidea: O.L. Aritzeko baldintzak: Adiosko, Muruzabalgo eta Ukarko udalerriekin partekatua. Egoera: lanpostu betea, Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatera transferitua.

Izenen zerrenda

Idazkaria: Fernando J. Muruzábal Echeverría. Antzinatasuna: 1981eko apirilaren 13a.

Behin betiko onespen honen kontra uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluko 1. zenbakiak aipatzen dituen errekurtsoak aurkez daitezke.

Eneritzen, 2012ko azaroaren 23an.-Alkatea, Alberto Valencia Trueba.

Iragarkiaren kodea: L1216508