241. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. Kaleratzeak / Kargu-uzteak oro har, 619/2012

Eduardo Martínez Alvarezek eskaturik, kontratuaren suntsiarazpena dela-eta, Pavimentos y Revestimientos Navarra, S.L.L.ren aurka epaitegi honetan bideratu den 619/2012 prozeduran (kaleratzeak / kargu-uzteak oro har), xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Eduardo Martinez Alvarez atzera egintzat jotzen da, kontratuaren suntsiarazpena dela-eta, Pavimentos y Revestimientos Navarra S.L.L. enpresaren aurka paratutako demandan; demandaren ondorioz egindako jarduketak artxibatuko dira beste tramiterik gabe, eta horren oharra jasoko da erregistro liburu egokian.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 4148 0000 65 0619 12 zenbakia eta urtea idatzi behar dira, eta kontzeptu gisa, "31 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("31. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Pavimentos y Revestimientos Navarra, S.L.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2012ko azaroaren 19an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1216238