241. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

Ediktua. 1504/2011 prozedura

Iruñean, 2012ko azaroaren 12an.

María Pilar Alguacil Arteta andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: María José González Rodríguez prokuradore andreak eskaturik, behin betiko neurriak aldatzeko 1504/2011 auzi-prozedura bideratzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegi honetan, José Berenguer Zamora jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Julia Clemente Chavarría andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste, hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Xedapen zatia

Partez baiesten dut María José González auzitegietako prokuradore andreak, Julia Clemente Chavarría andrearen izenean eta hura ordezkatu, auzi-ihesean den José Berenguer Zamora jaunaren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez aldatu egiten dut barruti honetako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak 2008ko azaroaren 17an emandako dibortzio-epaia, neurri hauetan:

1.-Clemente andreari ematen zaizkio Aitziber alabaren zaintza eta jagoletza. Halaber, guraso-ahalaren titularrak bi gurasoak direla ezertan ukatu gabe, amak bakarrik erabiliko du alabaren gaineko guraso-ahala.

2.-Ez da bidezkoa Berenguer jaunaren eta alabaren arteko bisita eta harremanetarako araubiderik ezartzea. Biek askatasuna izanen dute harremana arautzeko.

3.-Berenguer jaunak adingabearentzat hilean 250 euroko mantenu pentsioa ordainduko du hamabi hilekotan, ordainketa aurreratuetan, hilaren lehen bost egunen barnean, 0049 2866 49 2994027704 kontu korrontean. Pentsio horren zenbatekoa urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo legez hura ordezkatzen duen erakundeak estatu osorako adierazten dituen KPIaren igoeren arabera. Lehenengo eguneratzea 2013ko urtarrilean eginen da.

Hori ordaintzea bermatzeko, erabaki da finkatutako dirua atxikitzea, Clemente andrearen izenean sartu beharko baitu. Horretarako, ofizioa igorriko zaio INEMi agindutakoa egin dezan.

Gastu bereziren bat egin beharra sortzen denean bi gurasoek ordainduko dute, erdi bana, gastuaren arrazoia eta zenbatekoa jakinarazi ondoren, eta adostasunik ezean epaileak ebatziko du. Honako hauek hartuko dira gastu berezitzat: gaixotasun larri edo luzeek eragindako gastuak, ebakuntza kirurgikoenak, ospitalearenak eta, oro har, medikuntza, osasun eta farmazia gastuak, baldin eta Gizarte Segurantzak edo gurasoen aseguruek ordaintzen ez badituzte. Matrikula izan ezik eskolako gastu guztiak; esate baterako, ikasturtearen hasierako eskola materiala eta liburuak, eta klase partikularrak, kurtsoa gainditzeko beharrezkoak badira. Unibertsitateko eta unibertsitate ondoko ikasketen eta lanbide trebakuntzaren gastuetatik, diru-laguntzarik ez duen zatia.

Aurreko ataletakoak bezain premiazkoak ez diren gastu bereziak, hala nola eskolaz kanpoko jarduerak, udalekuak eta antzekoak, bi gurasoek ordainduko dituzte, biek onartzen baldin badute jarduera horiek egitea. Bestela, betebeharra bere gain hartzen duenak ordainduko du.

Gastu bereziak fakturaren edo ziurtagiriaren bidez frogatuko dira. Agiri horietan gastuaren kontzeptua eta mota adierazi behar dira.

Ez da bidezkoa kostuei buruz ezer berezirik erabakitzea.

Egin bedi epai honen hitzez hitzeko lekukotza, jarduketa hauetan uzteko, eta sartu jatorrizkoa epaien liburuan.

Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik hogei eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaile magistratua.

Eta José Berenguer Zamora jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2012ko azaroaren 12an.-Epaile magistratua, María Pilar Alguacil Arteta.

Iragarkiaren kodea: J1216103