241. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 1140/2011 prozedura

Iruñean, 2012ko azaroaren 20an.

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Ignacio San Martín Cidriain prokuradore jaunak eskaturik, behin betiko neurriak aldatzearen gaineko 1140/2011 prozedura tramitatzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Fermín María López Subiza jaunaren aurka, non den jakiterik ez baitago. Prokuradoreak Maite Asurmendi Usieto andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Baiesten dut San Martín prokuradore jaunak, Maite Asurmendi Usieto andrearen izenean eta hura ordezkatuz, Fermín María López Subiza jaunaren aurka jarri duen demanda, auzi-ihesean baitago, eta, hortaz, Fermín María López Subiza jaunari Aritz López Asurmendi adingabearen gain duen guraso-ahala kentzen diot adierazpen horrek dakartzan ondorioekin.

Bere horretan gelditzen da mantenurako hilean 100 euro ordaintzeko betebeharra, bidezko diren jarduketekin.

Ez da bidezkoa kostuak inori berariaz ezartzea.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaile magistratua.

Eta Fermín María López Subiza jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2012ko azaroaren 20an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.-Idazkaria, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1216217