241. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko 3-4/2012 aldaketak. Behin betiko onespena

Mankomunitateko Batzar Orokorrak, ekainaren 27an eta irailaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2012ko aurrekontuan eginiko 3 eta 4/2012 aldaketen espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, dagokion espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez, aipatu lege testuaren 202. artikuluan xedatuari jarraituz. Batzar Orokorrak hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkiak 2012ko uztailaren 13ko eta urriaren 10eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren.

Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, honako iragarkia argitaratzen da.

DIRU-SARRERAK:

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 378.928,00 euro.

3. kap.: 6.000 euro.

4. kap.: 97.331,68 euro.

9. kap.: 610.832,99 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.093.092,67 euro.

GASTUAK:

I. kap.: 78.818,62 euro.

II. kap.: 212.559,67 euro.

III. kapitulua: 894,25 euro.

VI. kapitulua: 800.820,13 euro.

Gastuak, guztira: 1.093.092,67 euro.

Lakuntzan, 2012ko azaroaren 21ean.-Sakanako Mankomunitateko burua, Aitor Karasatorre Mugurutza.

Iragarkiaren kodea: L1216529