2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERASKOAIN
2013ko ekitaldiko karga-tasak
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, Udalak, 2012ko azaroaren 13ko osoko bilkuran eta bertaratu guztiak ados egonik, honako erabaki hau hartu zuen:
1.-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,36 izanen da.
2.-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,50 izanen da.
3.-Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.
4.-Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %3 izanen da.
5.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, %3ko portzentajea eta %15eko karga-tasa bakarra aplikatuko dira.
Erabaki honek indarra hartuko du 2013ko urtarrilaren 1ean.
Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Beraskoainen, 2012ko azaroaren 20an.-Alkate udalburua, Luis Lizarraga Aquerreta.
Iragarkiaren kodea: L1216267