240. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 529/2012 prozedura

Soraya Sánchez Fanlo andreak, Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: aipatuko diren finken etendako traktua berriro hasteko Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegi honetan bideratu den 529/2012 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Hona hemen finkaren deskripzioa:

Lursaila, Tuterako mugapean, Vencerol Alto dermioan, erregu-lur bat eta bi almute-lurrekoa, edo hamar area eta hamar zentiareakoa. Mugak: iparraldean, Manuel Luzánen oinordekoen saila; hegoaldean, Manuel Zadraque jaunaren baratzea; ekialdean, Mosquera ibaia; mendebaldean, Mosquerako bide nagusia. Finka Tuteran inskribatua dago: 325. liburukia, 58. liburua, 16. orria, 3.558. finka (IDUFIR: 31018000887996).

Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.

Tuteran, 2012ko azaroaren 9an.-Idazkari judiziala, Soraya Sánchez Fanlo.

Iragarkiaren kodea: J1215999