240. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1202/2011 prozedura arrunta

Jesús Ventura Ripodasek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, World Trucks Europa, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka epaitegi honetan bideratu den 0001202/2011 prozedura arruntean, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut Jesús Ventura Ripodasek World Trucks Europa, S.L.ren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, alderdi demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 2569,65 euro ordaintzera, gehi diru kopuru horren %10 urtean, berandutza-interes gisa.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta ohartarazi haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri forma urratzearen ondoriozko erregutze-errekurtsoa izan ezik, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 191.3 artikuluko d) letraren arabera.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta World Trucks Europa, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2012ko azaroaren 15ean.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1216056