240. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak azaroaren 2an eman 817/2012 Foru Aginduarena. Haren bidez, balio erantsiaren gaineko zergako araubide berezi erraztuko ikur, indize eta moduluak aldatu ziren. Horiek, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak urtarrilaren 30ean eman 10/2012 Foru Aginduaren bidez onetsi ziren, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboko araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua garatu baitzituen 2012. urterako.

Foru agindu horren argitalpenean (221. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 12koa) akatsak daudela ikusirik, bidezkoa da horiek zuzentzea.

1.-12348. orrialdeko 1. zutabean, honela dio:

"I. ERANSKINA

Nekazaritzako, abeltzaintzako eta oihangintzako jarduerak

I

Balio erantsiaren gaineko zergako araubide berezi erraztuko zeinu, indize edo moduluak"

Honela behar du:

"I. ERANSKINA

Nekazaritzako, abeltzaintzako eta oihangintzako jarduerak

Balio Erantsiaren gaineko Zergako araubide berezi erraztuko zeinu, indize edo moduluak"

2.-12348. orrialdeko 2. zutabean, honela dio:

"II

Balio Erantsiaren gaineko Zergako araubide berezi erraztuko zeinu, indize edo moduluak"

Honela behar du:

"II. ERANSKINA

Beste jarduera batzuk

Balio erantsiaren gaineko zergako araubide berezi erraztuko zeinu, indize edo moduluak"

Iruñean, 2012ko azaroaren 13an.-Idazkari tekniko nagusia, Pedro Ugalde Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: F1215998