238. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, saxofoi irakasle izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

2012ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 28an, Eguesibarko Musika Eskolako saxofoi irakasle izateko lanpostu bat, lan araubide finkoan, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Proben epaimahaiak egin proposamenari jarraikiz, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, Eguesibarko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2012ko azaroaren 27an hartu erabakiaren bitartez, Joseba Baztán Goyeneche izendatu du saxofoi irakasle, berak lortu baitu puntuaziorik handiena gainditu duten izangaien artean.

Sarrigurenen, 2012ko azaroaren 27an.-Tokiko Gobernu Batzarra.

Iragarkiaren kodea: L1216669