238. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

GASTEIZKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 708/2012 kaleratzeagatiko prozedura

Jesús Sevillano Hernández jaunak, Gasteizko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Silverio García de Leónek eskaturik, norberaren lan arazoak direla-eta, Aldakin S.L.ren, Electrotécnica Alavesa S.L.ren y Servicio de Asistencia Técnica Electrónica S.L.ren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 708/2012 kaleratze-autoetan, honako hau eman da:

Dekretatzen dut:

Dekretua eman duen idazkari judiziala: Jesús Sevillano Hernandez.

Gasteizen, 2012ko urriaren 18an.

Aurrekariak:

Lehena.-2012ko urriaren 4an, bulego judizial honetan demanda-idazkia jaso zen banaketa bulegotik, hain zuzen ere, Silverio García de Leónek, kaleratze bat dela-eta, Aldakin S.L.ren, Electrotécnica Alavesa S.L.ren y Servicio de Asistencia Técnica Electrónica S.L.ren aurka 2012ko urriaren 3an aurkeztutakoa.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Aurreko demanda azterturik, epaitegi honek baditu horretaz arduratzeko jurisdikzioa eta eskumena, Lan arloko Jurisdikzioari buruzko Legearen 2. eta 10. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Bigarrena.-Bestetik, demandak behar diren baldintzak bete ditu eta, ondorioz, bidezko da demanda tramitatzeko onartzea eta adiskidetze-ekitaldia eta judizioa, bata bestearen ondoren, egiteko eguna eta ordua ezartzea, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 182. artikuluan (Lan arloko Jurisdikzioari buruzko Legearen 82.1 artikulua) ezarritako irizpideei jarraikiz, eta alderdiak zitatzea legezko ohartarazpenak eginda.

Hirugarrena.-Lan arloko Jurisdikzioari buruzko 81.4 artikuluak xedatzen du ezen, judizioan egin beharreko froga prestatzeko eginbideak edo hura aurreratzekoak edo ziurtatzekoak eskatuz gero, kasu honetan gertatu den bezala, epaileari jakinaraziko zaiola, bidezkoa dena ebatz dezan, eta ebazpen hori jakinarazi beharko da, demanda tramitatzeko onarpenarekin eta ezarritako egunarekin batera.

Xedapen zatia:

1.-Tramitatzeko onartzen da Silverio García de Leónek kaleratzea dela-eta aurkeztutako demanda, alderdi demandatua izanik Electrotécnica Alavesas.L., Aldakin S.L. y Servicio de Asistencia Técnica Electrónica S.L.

2.-Adiskidetze-ekitaldia eta judizioa, bata bestearen ondoren, egiteko eguna ezartzea: 2012ko abenduaren 13an, 12:45ean.

Alderdiek goizeko 12:35ean agertu beharko dute adiskidetze-ekitaldira epaitegi honetako Idazkaritzan, Justizia Jauregiko 5. solairuan.

Ekitaldi horretan alderdiak bat etortzen ez badira, 0. solairuan dagoen 11. judizio-aretora joan beharko dute jarraian, dagokion judizioa egitera, 12:45ean.

Egin bekie zitazioa alderdiei, alderdi demandatuari demandaren eta ekarritako gainerako agirien kopia emanez.

Zitazio zeduletan honako ohartarazpen hauek eginen dira:

a) Bi alderdiei ohartarazten zaie baliatu nahi dituzten frogabide guztiak eraman beharko dituztela judiziora (dokumentuak izanik, behar bezala aurkezturik, ordenaturik eta zenbakiturik egonen dira), eta adiskidetzea formalizatzen ahalko dutela judizioa saihesteko, horretarako bulego judizialean agertuz, jarritako egunaren zain egon gabe, eta zilegi izanen dutela, orobat, auzia Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 63. artikuluan xedatutakoaren arabera eratuta dauden bitartekotza prozeduren mende jartzea, nahiz eta horrek ez duen etetea ekarriko, bi alderdiek adostasunez eskatzen ez badute behintzat, bitartekotzaren mende jartzea justifikatuz (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 82.3 artikulua).

b) Alderdi demandatzaileari, agertzen ez bada edo etetea eragiteko bidezko arrazoirik alegatzen ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela (LJLaren 83.2 artikulua).

c) Alderdi demandatuari, bidezko arrazoirik gabe ez agertzea ez dela oztopo izanen adiskidetze ekitaldia eta judizioa egiteko, aurrera eginen baita auzi-ihesean dagoela deklaratu beharrik gabe (LJLaren 82.3 eta 83.3 artikuluak).

d) Alderdi demandatuari, alderdi demandatzailea judizioan legelariak lagunduta agertuko dela, eta aipatutako profesionaletako batekin agertzeko asmorik baldin badu, epaitegiari jakinarazi beharko diola, idatziz, zitazioaren ondoko bi egunetan. Hala egiten ez badu, ulertuko da uko egiten diola judizioan profesional horiez baliatzeko eskubideari (LJLaren 21.2 artikulua).

e) Alderdi demandatuari, epaitegi honetan aurkezten duen lehen idazkian edo agertzen den lehen aldian, jakinarazpenetarako helbide bat eta datu guztiak adierazi beharko dituela (LJLaren 53.2 artikulua).

f) Bi alderdiei, jakinarazpenetarako ematen dituzten helbideak eta datuek ondorio osoak izanen dituztela, eta haietan eraginik gabe egiten diren jakinarazpenak baliozkoak izanen direla, bestelako datuak ematen ez diren bitartean; alderdien eta haien ordezkarien betebehar prozesala izanen da haiek eguneratzea. Halaber, telefono zenbakia, faxa, helbide elektronikoa edo antzekoa aldatzen denean, bulego judizial honi jakinarazi beharko zaio, baldin eta epaitegiarekin komunikatzeko erabiltzen bada (LJLaren 53.2 artikuluaren bigarren lerroaldea).

3.-Demandan eskaturiko frogen eginbideei dagokienez, jakinaraz bekizkio epaileari, bidezkoa dena ebatz dezan, eta ematen duen ebazpena jakinaraz bedi dekretu honekin batera.

Kontu eman bedi epaileari, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 182.5 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Jakinaraz bedi ebazpen hau.

Aurkaratzeko modua: bulego judizial honetan epaileari berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, ebazpena jakinarazi eta ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsogileak ebazpenari zer akats egozten dion adierazi behar du (LJLaren 186.1 eta 187.1 artikuluak).

Errekurtsoa jartzeak ez du etenen errekurritutako ebazpena (LJLaren 186.3 artikulua).

Hori dekretatu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Servicio de Asistencia Técnica Electrónica S.L.ri legezko zitazioa egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari amaiera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak edo epatzeenak.

Gasteizen, 2012ko azaroaren 13an.-Idazkari judiziala, Jesús Sevillano Hernández.

Iragarkiaren kodea: J1216241