238. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1738/2012 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, M.ª Isabel González Lapeña andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Reina Sofía Ospitaleko EZBU eta Hemodialisiko Erizaintza Unitateko burua, kargutik kentzea xedatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren 16.5 artikuluak xedatzen du ezen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren zerbitzuan dauden langileei buruzko berariazko araudiarekin bat beteko direla erizaintza unitateetako burutzak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko ahalmena.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuak xedatutakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. M.ª Isabel González Lapeña andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Reina Sofía Ospitaleko EZBU eta Hemodialisiko Erizaintza Unitateko burua, kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Interesdunak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean abiaburuko lanpostura itzuli beharko du.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Reina Sofía Ospitaleko Langileria Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendariordetzari, Lanbidearen Kudeaketa eta Garapenerako Zerbitzuari eta Ordainsariak eta Prestazioak Kudeatzeko Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten da ebazpen honen kontra bidezko dela gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2. c) artikuluan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2012ko azaroaren 7an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Ángel Sanz Barea.

Iragarkiaren kodea: F1216359