238. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. Kaleratzeak / Kargu-uzteak oro har, 942/2012

Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Susana Martínez Lópezek eskaturik, kaleratzea dela-eta, CKI Navarra Empresa Constructora, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratzen ari den 0000942/2012 demandan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2012ko abenduaren 17ko 12:15ean ager dadin, 103. judizio-aretoan (lehen solairua), adiskidetze-ekitaldia egiteko eta, beharrezkoa bada, judizioa.

Ekitaldi horiek epaitegi honetako judizio-aretoan eginen dira (San Roke kalea, 4, lehen solairua). Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Aditzera ematen zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Aitortza judizialaren proba egitearren, demandatuak berak agertu beharko du eta, pertsona juridiko pribatuak badira, haien legezko ordezkaritza duenak (notario-ahalordea edo eskritura erakutsita frogatuko du); ohartarazten da ez agertzeko justifikaziorik ez badu edo aitorpenik egin nahi ez badu, edo baietz nahiz ezetz erantzuteari uko egiten badio, behin eta berriz, errua aitortutzat jo daitekeela.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Eta CKI Navarra Empresa Constructora, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2012ko azaroaren 8an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1215649