238. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Kaleratzeak / Kargu-uzteak oro har, 947/2012 ediktua

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Krasimir Kostadinov Alendarovek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Colocación de Pavimentos Elizalde Sociedad Limitadaren, Soldatak Bermatzeko Funtsaren eta Fiskaltzaren aurka bideratzen ari den 947/2012 prozesuaren barnean, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, adiskidetze ekitaldia egiteko idazkari judizialaren aurrean eta, beharrezkoa bada, adiskidetze ekitaldia eta judizioa epaile magistratuaren aurrean (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik). 2012ko abenduaren 18an, 10:10ean, eginen da adiskidetze ekitaldia idazkari judizialaren aurrean, epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan eta, beharrezkoa bada, 2012ko abenduaren 18an, 10:15ean, adiskidetze ekitaldia eta judizioa, 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an.

Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela, eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Demandatuak berak agertu beharko du alderdiaren galdeketa egitera, edo, pertsona juridiko pribatua bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak, eta horrek ordezkaritza frogatzeko eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, edo, ohartarazita egon arren, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, galderetan aipatzen diren egitateak aitortutzat jo ahal izanen dira epaian, betiere galdekatua haietan pertsonalki aritu bada eta haiek egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein hein batean.

Eta Colocación de Pavimentos Elizalde S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko azaroaren 23an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1216494