238. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 7a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ERRIOXA JATORRIZKO DEITURA KALIFIKATUAREN
KONTSEILU ARAUEMAILEA

Erabakia, Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Arauemaileak 2012ko azaroaren 23an egin osoko bilkuran hartutakoa, zeinen bidez aldatu egin baitzen datu
pertsonalen fitxategia, Errioxa Jatorrizko
Deitura Kalifikatuko Ardoa Sustatzeko

2010eko apirilaren 9an hartutako erabakia argitara eman zen Arabako Lurralde Historikoko Aldizkarian, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Errioxako Autonomia Erkidegoko Aldizkarian. Horren bidez Errioxako Jatorrizko Deitura Kalifikatuak arautu egin zituen bere datu pertsonalen fitxategiak.

Horren ondotik, fitxategi horietako batean hainbat aldaketa sartu beharrak dira, hain zuzen ere haren edukia gaurkotzeko, tratamenduaren ildotik sortu baitira hainbat beharkizun.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (DBLO) bere 20. artikuluan xedatzen duenez, Herri Administrazioen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da orotariko xedapen bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratua. Aurrekoarekin bat, honako hau

ERABAKI DUT:

Lehena.-Xedea

Erabaki honen xedea da hainbat aldaketa egitea, non eta Errioxako Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren Ardoa Sustatzeko Fitxategiaren edukian, izan ere Kontseilu Arauemaile hau haren arduraduna da. Fitxategi hori inskribaturik dago Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistro Orokorrean.

Bigarrena.-Fitxategiaren aldaketa.

Errioxako Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren Ardoa Sustatzeko Fitxategiak barne izanen du, erabaki honek indarra hartzen duen egunetik aitzina, honako datu tipologia hau: izena, izen-deiturak, helbidea (postakoa eta elektronikoa), telefonoa, faxa eta irudia.

Hirugarrena.-Argitalpena.

DBLOren 20. artikuluan eta haren Erregelamenduan aurreikusitakoari jarraikiz, eta Errioxako Jatorrizko Deituraren eta haren Kontseilu Arauemailearen Erregelamenduko 44.1 artikulua aplikatuz, honako erabaki hau oso-osorik emanen da argitara ALHAOean, Nafarroako Foru Komunitatekoan eta Errioxako Autonomia Erkidegokoan.

Laugarrena.-Indarra hartzea.

Erabaki honek aipatu Aldizkari Ofizialetan oso-osorik argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Logroñon, 2012ko azaroaren 23an.-Kontseiluko burua, Víctor Pascual Artacho.

Iragarkiaren kodea: E1216799