238. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 7a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

"ERRIOXA" JATORRIZKO DEITURA KALIFIKATUAREN
KONTSEILU ARAUEMAILEA

10/2012 ofizio-zirkularra. Egindako ardoaren sarrera ardoen mugimenduari buruzko fitxan

2012ko uztan egindako ardoari buruzko idazpenerako jarraibideak, bai eskuz egindako fitxetan bai mekanizatuetan.

Kanpaina honetan egindako ardoen sarrera, eskuz betetzeko fitxetan, 2012ko abenduaren 1eko datarekin ageri da 1. idazpenean, "egindako ardoa" kontzeptuaren pean, eta hektolitroen laukitxoan ageri da zenbat ardo egin den guztira (hondarrik gabe), hots, upategiak uztaren aitorpenean adierazi zuen hektolitro kopuru bera. Fitxa mekanizatuetan, upategiak kopuru horrekin eta "egindako ardoa" izenburuko 1 gakoarekin jaso behar du sarrera. Kopuruaren edozein aldaketa erregularizazio idazpenen bidez eginen da, 70 edo 74 gakoekin, kasuan kasukoarekin.

Ondoren, Uzta eta Egindako Ardoaren gaineko Zinpeko Aitorpenean aurkeztutako datuak baliatuz, Kontseilu Arauemaileko Zerbitzu Teknikoek behin egiaztatuta, txosten bat eginen da tarte bakoitzean egindako ardoekin, ardo babestua, mahaiko ardoa eta destilaziorako ardoa.

Kontseilu Arauemaileak igorritako txostenean jasotako datuekin irteerako bi idazpen eginen dira, 74 gakoarekin, urteko uztaren fitxatik: bata txosten horretako "Mahaiko ardo ez babestua" atalean adierazitako kopuruari dagokiona (hektareako gehienez ere mahats beltzeko 455 k/ha eta mahats zuriko 630 k/ha egitetik datorrena), eta bestea "Destilatzeko Ardo ez babestua" (hori batetik bestera alderik badago mahats beltzeko 650 k/ha-tara eta mahats zuriko 900 k/ha-tara iritsi arte, alegia, arrazoi klimatologikoak direla eta, sortzen ahal den %10eko desbiazioagatik) kantitate bakoitza bere sarrerarekin, hurrenez hurren, azpiproduktu eta ardo ez babestuaren fitxan, eta destilazioko fitxan, bi kasuetan 43 gakoa erabiliz. Horrela, 2012ko uztari buruzko fitxan kalifikazioaren aurretiko ardo babestua jasoko da.

Bestetik, ardo kalifikatuen txostena jasotzean, ardo babestuen atalean aldaketarik egin behar izanez gero, irteera 70 gakoarekin eginen da: "deskalifikaziorako gordailua", eta hektolitroen laukitxoan babestuaren eta kalifikatuaren arteko aldea adieraziko da; gordailuan dauden izakinen laukitxoan uzta honetako ardo kalifikatua jasoko da. Diferentzia "Azpiproduktuak eta babesik gabeko ardoak" izeneko fitxara aldatu behar da, 43 gakoa erabiliz.

Ardoen fitxatik 74 eta 70 gakoekin egindako irteera bakoitzeko sarrera bat eginen da "Azpiproduktuak eta babesik gabeko ardoak" izeneko fitxan eta destilazio fitxan, 43 gakoarekin.

Uztaren aitorpenean adierazitako ardogintzako hondarrak "Azpiproduktuak eta ardo ez babestuak" izeneko fitxan sartu behar dira 2012ko abenduaren 1ean. Kontseilu Arauemaileari mugimenduak bidaltzen zaizkion hurrengo aldian, datuetan jaso behar dira bai "Azpiproduktuak eta ardo ez babestuak" delako fitxako oharra bai uzta berriko deskalifikazioa / soberakinaren irteera.

Produktu ez babestu guztiak idatzi beharko dira "Azpiproduktuak eta ardo ez babestuak" izeneko fitxan eta, hala bada, destilaziokoan, upategitik atera arte, ardoa noiz egiten den hurrengo urteko maiatzaren 31 baino lehen, horrelaxe ezartzen baitu APA/3465/2004 Aginduaren 2. eranskineko III.Bat atalak. Agindu horren bidez Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren eta haren Kontseilu Arauemailearen Erregelamendua onetsi zen.

Zalantzarik izanez gero, gomendatzen dizuegu Kontseilu Arauemailearen Zerbitzu Teknikoetara jotzea, 941 500 400 telefonora deituz.

Aditzera ematen dizuegu, jakin dezazuen eta behar diren ondorioetarako.

Logroñon, 2012ko azaroaren 21ean.-Zerbitzu Teknikoetako burua, Domingo Rodrigo Martínez.

Iragarkiaren kodea: E1216645